Margit Makay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Makay Margit Izidóra Kornélia Jozefa |
Jaiotza | Miskolc, 1891ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Budapest, 1989ko azaroaren 6a (98 urte) |
Hobiratze lekua | Farkasréti Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miksa Marton (en) (1905 - 1936) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hungariera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
|
Margit Izidóra Kornélia Jozefa Makay[1] (hungarieraz: Makay Margit Izidóra Kornélia Jozefa; Miskolc, 1891ko abuztuaren 4a – Budapest, 1989ko azaroaren 6a[2][3][4]) hungariar aktorea izan zen.
Izidor Makay militarraren eta Mária Szeremleyren alaba zen[1].
1909an Arte Eszenikoen Akademian lizentziatu zen. Horren ostean, urtebetez jardun zuen Miskolcen, eta 1910ean Vígszínházen denbuta egin zuen Ferenc Molnárren Az ördög antzezlanean. Horrez gain, Belvárosi antzokian (1926), berriz ere Vígszínház antzokian (1929-1935), Antzoki Nazionalean (1935-1948), Andrássy kaleko antzokian (1937) eta Terézkörúti antzokian (1938) lan egin zuen. 1937tik 1944ra Antzerki Akademian irakatsi zuen, 1948tik 1950era Madách Antzokiaren kudeaketan parte hartu zuen, eta 1950etik 1989ra, hil arte, Antzerki Nazionalera itzuli zen. 1912az geroztik, zineman ere antzeztu zuen[1].
1919ko abuztuaren 16an Miksa Marton legelariarekin ezkondu zen eta 1936ko abuztuaren 2an alargundu zen[1].
1989ko azaroaren 6an hil zen Budapesten, 98 urte zituela[3][4].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[2] |
---|---|---|---|
1912 | Keserü szerelem | Film laburra | |
1919 | Az aranyember | Tmea, Csorbadjiren alaba | |
A tékozló fiú | Margit, Oettinger fabrikatzailearen alaba | ||
1920 | A lélekidomár | Godiva, bankariaren alaba | |
1921 | Júdás fiai | Márta | |
A Szentmihály | Hertha kondesa | ||
A Legnagyobb bün | Mária | ||
1939 | Öt óra 40 | Eleonora Taccani | |
1940 | Bercsenyi huszárok | Félix Lichtenstein baroiaren alarguna | |
1941 | Havasi napsütés | Ágnes | |
1943 | Egér a palotában | Lugossy andrea | |
1949 | Egy asszony elindul | ||
1950 | Úri muri | ||
1952 | Erkel | Adler andrea | |
1954 | Rokonok | ||
1957 | Két vallomás | Sándorren amona | |
1958 | Sóbálvány | Valery | |
1959 | Kard és kocka | ||
1960 | Vörös tinta | Ónodi andrea, historia irakaslea | |
1962 | Áprilisi riadó | ||
1963 | Nappali sötétség | Nádayren ama | |
1965 | A köszívü ember fiai | ama Renegia | |
1966 | Egy magyar nábob | ||
1968 | Kártyavár | Olga Radics | |
1971 | Hangyaboly | Leona | |
1973 | Tüzoltó utca 25. | Mariaren ama | |
1974 | Macskajáték | Paula | |
141 perc a befejezetlen mondatból | amona | ||
1976 | Ballagó idö | amona | |
1977 | Egy erkölcsös éjszaka | izeba | |
1989 | Bye bye chaperon rouge | birramona |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[2] |
---|---|---|---|
1960 | Vihar a Sycamore utcában | Carson andereñoa | Telefilma |
1961 | Gertrud a nevelönö, avagy a boldogság jutalma | kondesa | Telefilma |
1966 | Légy ügyes a szerelemben! | Argante andrea | Telefilma |
Hétköznapi történet | Telesail laburra | ||
1973 | Francia tanya | Bertrin andrea | Telefilma |
1974 | Megtörtént bünügyek | emakume zaharra | Atal batean |
1976 | Mélosz pusztulása | Telefilma | |
1981 | A hamu alatt | Herminke | Telefilma |