Maria João Pires | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1944ko uztailaren 23a (80 urte) |
Herrialdea | Suitza Portugal |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical pianist (en) eta piano-jotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Maria João Pires (Lisboa, Portugal, 1944ko uztailaren 23a) portugaldar piano-jotzailea da.
Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen, hiru urterekin hain zuzen, eta lau urterekin eman zuen jendaurreko lehenengo kontzertua. Lisboakoa Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta handik Munichera aldatu zen, Gulbenkian fundazioak emandako laguntza batekin, Rosl Schmidtekin ikasketak sakontzera.
1970ean arrakasta handiz parte hartu zuen Bruselan, Beethovenen bigarren mendeurrenean, eta harrezkero munduko areto ospetsuenetan eta orkestra handienekin jo izan du, eta ospe handia eskuratu du bai kritikarien artean eta bai entzuleen artean. Osasun arazoak zirela-eta aldi batez erretiratuta egon ondoren, 1986an Londresen debutatu eta ondoren Hanburgo, Paris eta Amsterdamen aritu zen; New Yorken eta Austrian jo zuen 1989an, eta Espainian hurrengo urtean.
Pires munduko musika garaikideko artista handienetakoa da. Ganbera-musika jo ohi du, eta azpimarratzekoak dira Mozart, Beethoven eta Schuberten lanen gainean egin ohi dituen interpretazio natural eta soilak. Agustín Dumay biolin-jotzailearekin bikotea osatu du, eta harekin grabatu zuen "Biolin eta pianorako sonatak"; disko aipagarriak ditu, halaber, Mozarten sonatenak eta Chopinen Nocturnoenak (Portugalen gehien saldutako diskoetako bat izan zen).
Bestalde, bere karreran zehar hainbat sari irabazi ditu, adibidez, Edison saria, Frantziako Akademiaren Diskoaren saria eta Charles Cros Sari Nagusia.