Maria Lugones

Maria Lugones
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1944ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Argentina
Heriotza2020ko uztailaren 14a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Aimara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Binghamton University (en) Itzuli
Carleton College (en) Itzuli
Mugimenduadecoloniality (en) Itzuli
fourth-wave feminism (en) Itzuli

María Lugones (Argentina, 1944ko urtarrilak 262020ko uztailak 14) [1] [2] filosofo feminista, aktibista, abeslari eta irakaslea Northfield-eko Carleton College-n eta New York-eko Binghamton Unibertsitatean. AEBetan kokatutako emakume koloredun gisa identifikatu zuen bere burua, eta berau nortasun politiko gisa teorizatu zuen. [3]

Ezaguna nortasun anitzen teoriagatik, feminismo deskolonialari egindako ekarpenengatik eta "generoaren kolonialitatea" kontzeptua garatzeagatik, zeinak generoa inposizio kolonialtzat hartzen duen.[4]

Buenos Aireseko Los Toldos herrian jaioa. Mercedes Leonor Renau eta Zenón Mariano Lugones-en alaba, aita Buenos Aireseko Unibertsitateko Farmazia eta Biokimimako Fakultatearen Dekanoa izan zen. Bere mutil lagunarekin harreman sexualak izan nahi zituela eta aitak zoroetxe batean sartu zuen non desioa kentzeko torturatzen zuten, zoroetxetik atera eta gero, bere mutil lagunak bortxatu egin zuen.[5]

AEBtara mugitu zen filosofia ikastera eta bertan atera zuen bere doktoretza Wisconsineko Unibertsitatean. 1960. hamarkadan AEBra heltzen denean, koloreko emakumeekiko konpromisoa bereganatzen du, beltzen eskubide zibilen aldeko mugimendua ezagutzean.[6]

Bolivian eman zuen bere militantziaren denbora bat, aymara ikasten saiatu ere, bertan feminismo dekoloniala besarkatu eta generoaren kolonialitatea garatzen hasi zen. Feminismo hegemonikoaren kritika sakona egin zuen, arraza, klasea eta sexualitatea erdigunera ekarriz. [5] Feminismo beltzetik feminismo dekolonialera egindako pausua horrela adierazten dio Mariana Ortegari[7]:

Me moví de los feminismos de mujeres de color en los EE.UU. a los feminismos decoloniales sin perder el lazo que los une, intentando mantener la sustancia de los feminismos de mujeres de color y encontrar mi propia voz como feminista decolonial

Lugones, pedagogatzat zuen bere burua, herri hezitzaile feminista.[5] Filosofiako irakaslea eta New Yorkeko Binghamton Unibertsitateko Center for Interdisciplinary Studies in Philosophy, Interpretation and Culture- ko zuzendaria.[6]

  • Colonialidad y género (Tabula Rasa:revista de humanidades, 2008)[8]
  • Multiculturalismo radical y feminismos de mujeres de color (Revista Internacional de filosofía política, 2005)[9]
  • Peregrinajes: teorizar una coalición contra multiples opresiones (Ediciones del Signo, 2003)[7]
  • Heterosexualism in the Colonial/modern Gender system - Hypatia vol 22 no 1 (winter 2007)[4]
  • Problems of translation in Postcolonial Thinking - Anthropology News. April 2003. With Joshua Price.
  • The Inseparability of race, class, and gender - Latino Studies Journal. Vol. I #1, Fall 2003. With Joshua Price.
  • Strategies of the Chicana Lesbian - edited by Ma. Louise Keating (forthcoming).
  • Peregrinajes/Pilgrimages: Theorizing Coalition Against Multiple Oppressions - New York: Rowman & Littlefield Press, 2003.
  • Impure Communities - in Diversity and Community: An Interdisciplinary Reader, edited by Philip Anderson. 2002. Oxford: Blackwell.
  • On Maria Pia Lara's Moral Structures - Hypatia, Fall 2000.
  • Wicked Caló: A Matter of the Authority of Improper Words - In Feminist Interpretations of Mary Daly. Edited by Marilyn Frye and Sarah Lucia Hoagland. Penn State University Press, 2000.
  • Tenuous Connections in Impure Communities - Journal of Environmental Ethics, 1999.
  • The Discontinuous Passing of the Cachapera/Tortillera from the barrio to the bar to the Movement - In Daring To Be Good: Feminist Essays in Ethico-Politics. Edited by Ami Bar-On and Aim Ferguson. New York: Routledge, 1998.
  • Motion, Stasis, and Resistance to Interlocked Oppressions - In Making Worlds: Gender, Metaphor, Materiality. Edited by Susan Hardy Aiken, et al. Tucson: The University of Arizona Press. 1998.
  • Enticements and Dangers of Community for a Radical Politics - In Blackwell Companion to Feminist Philosophy. Edited by Iris Young and Alison Jaggar. Oxford: Blackwell Publishers, 1998.
  • Hard to Handle Anger - In Overcoming Racism and Sexism. Rowman & Littlefield, 1996.

Irakurketa gehiago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. María Lugones (1944-2020)
  2. Library of Congress authority file, control no. n 2003095190.
  3. Lugones, María. Musing: Reading the Nondiasporic from within Diasporas.  doi:10.1111/hypa.12073..
  4. a b Lugones, Maria. Heterosexualism and the Colonial / Modern Gender System. ISSN 1527-2001..
  5. a b c (Gaztelaniaz) autoria. «`Weychafe`: María Lugones, la guardiana de la vida» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Adiós a María Lugones» CLACSO 2020-07-15 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Peregrinajes: caminante no hay camino» Revista Anfibia 2021-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  8. Lugones, María. (2008). «Colonialidad y género» Tabula Rasa: revista de humanidades (9): 73–102. ISSN 1794-2489. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  9. Lugones, María. (2005). «Multiculturalismo radical y feminismos de mujeres de color» Revista internacional de filosofía política (25): 61–76. ISSN 1132-9432. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]