Mariah Angeliq | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mariah Angelique Pérez |
Jaiotza | Miami, 1999ko abuztuaren 7a (25 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Miami |
Talde etnikoa | Cuban Americans (en) Stateside Puerto Ricans (en) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Genero artistikoa | Latin trap (en) Reggaetona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Latino |
mariahangeliqmusic.com | |
Mariah Angelique Pérez (Miami, Florida, Ameriketako Estatu Batuak, 1999ko abuztuaren 7a), ezagunagoa Mariah Angeliq artista-izenez, estatubatuar reggaeton eta trap latino abeslaria da.
Miamin jaioa, aita kubatarra du eta ama, berriz, puertorricarra. Hori dela eta, espainiera du ama-hizkuntza. New Jerseyn bizi zenean amak Mariah bertako eskola batean matrikulatu zuen, zeinean ingelesa ikasi zuen.
Oso txikitatik izan zuen musikarako interesa. 16 urte zituenean Nelly El Arma Secreta ekoizlea ezagutu zuen eta bere eskutik Artillery Music disko-etxean sartu zen. 2018ko apirilaren 10ean Universal Music disko-etxearekin kontratua sinatu zuen eta Blah izenburuko estreinako singlea kaleratu zuen. Jarraian, Malo eta Miénteme singleak argitaratu zituen.