Marianne Jean-Baptiste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marianne Ragipcien Jean-Baptiste |
Jaiotza | Londres, 1967ko apirilaren 26a (57 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 1990) : antzezpen St Saviour's and St Olave's Church of England School (en) Barking and Dagenham College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Marianne Raigipcien Jean-Baptiste (Londres, Ingalaterra, 1967ko apirilaren 26a) aktorea da.[1][2]
Jean-Baptiste Londreseko Royal Academy of Dramatic Art akademian trebatu zen eta Royal National Theatren lan egin du. Jean-Baptistek arrazakeriaren aurkako protesta egin du, Canneseko Zinemaldian talentu ingelesak sustatzen zituzten aktoreen taldetik kanpo geratu ostean.
Mundu mailan ospea lortu zuen Mike Leigh zuzendariaren Sekretuak eta gezurrak (Secrets & Lies) drama sozialean parte hartu zuenean, 1996an. Hollywoodeko Akademiako Oscar sari baterako izendatu zuten koloreko lehen emakumezko aktore ingelesa izan zen.[3] Urrezko Globoetarako izendapena ere jaso zuen bere interpretazioagatik.Mike Leigh zuzendariarekin It's a Great Big Shame (1993) lana taularatzen laguntzeagatik ere ezaguna da Jean-Baptiste. Idazlea eta konpositorea ere bada. Jean-Baptistek blues album bat grabatu du eta Mike Leight zuzendariaren Career Girls filmeko musika konposatu zuen 1997an.[4]
Without a Trace telesaileko protagonista izan da Estatu Batuetan, eta "Vivian Johnson" FBIko agentea da. Bihotzeko gaixotasun larria du, eta seme bat hezten ari da, lege-esparruan lan handia duen bitartean.
Bizitza errealean, Evan Williams ballet dantzari ingelesarekin ezkonduta dago, eta alaba bat dute.
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1997[5] | Antzeztaldeko emakumezko aktore onena | Sekretuak eta gezurrak | Izendatua |