Mariasun Quiñones | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Hondarribia, 1996ko urriaren 29a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 171 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||
Mariasun Quiñones Goikoetxea (Hondarribia, 1996ko urriaren 29a) gipuzkoar futbolaria da, atezain jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 1 dortsala darama eta taldeko bigarren kapitaina da.[1]
Txikitatik futbolarekiko grina izan du, batez ere zutoin azpian egoteko. 2010ean, Hondarribiako futbol taldean hasi zen jokatzen eta 2011n Mariño Kirol Klubean jarraitu zuen. Hiru denboraldi egin zituen Irungo taldean, hasieran gazteen taldean eta ondoren talde nagusian eta bertako kapitain izatera ere heldu zen. Azken denboraldian Emakumezkoen bigarren mailara igo zen Mariño taldearekin.
2013-14 denboraldiaren amaieran Errealeko atezaina zen Sokoa Azkaratek erretiroa hartu zuen eta haren hitsunea betetzeko mariasu Quiñones fitxatu zuen 2014ko udan. Talde txuriurdinean 18 urte zituela debutatu zuen.
2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[2] Mariasun partidako hoberena hautatua izan zen (MVP).[3]
2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.
2017ko Martxoaren 6an debutatu zuen Espainiako Selekzio nagusiarekin Algarbeko Nazioarteko txapelketan. Partida horretan lortutako berdinketari esker, txapelketako finalerako txartela lortu zuen.[4] Finalean titulua bereganatu zuen.[5]
Taldea | Urtea |
---|---|
Hondarribia F.E | 2010 - 2011 |
C.D. Mariño | 2011 - 2014 |
Real Sociedad | 2014 - |
Titulua | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Erreginaren-kopa | Erreala | Espainia | 2018-2019 |
Titulua | Taldea | Xedea | Urtea |
---|---|---|---|
Algarve-ko kopa | Espainiako selekzioa | Portugal | 2017 |