Marie Hankel | |||
---|---|---|---|
1911 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Dippe | ||
Jaiotza | Schwerin, 1844ko otsailaren 2a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Dresden, 1929ko abenduaren 15a (85 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Hermann Hankel (1868 - 1873ko abuztuaren 29a) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | esperantoa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea, esperantista eta sufragettea |
Marie Hankel (Schwerin, 1844ko otsailaren 2a - Dresden, 1929ko abenduaren 15a) Esperanto literaturako alemaniar idazlea izan zen. Esperantista Literatura Asocio (Esperanto Literatura Elkartearen) sortzailea izan zen baita emakumeen sufragioaren defendatzailea ere.[1]
Marie Hankel 1844an jaio zen Schwerinen, Alemanian. 1905ean [2]Esperantoa ikasi zuen eta gerora poesia eta prosa idatzi zituen hizkuntza honetan. Haien izenburuak La simbolo de l 'amo (Maitasunaren sinboloa), Tri unuaktaj komedioj (Hiru komedia lehen pertsonan) eta Sableroj (Hareak) daude.[3] 1909an Internaciaj Floraj Ludoj (Nazioarteko Lore Jokoak) literatura lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen. 1910ean, emakumeen sufragioaren alde hitz egin zuen Washingtonen, DCko Esperantol Kongresu Unibertsalean.[4] 1911n, Esperantista Literatura Asocio (Esperantoaren Literatura Elkartea) sortu zuen eta lehen presidentea izan zen urte hartako Esperantoko Kongresu Unibertsalean, Anberesen.[5]