Marina Ortiz de Gaete | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marina Ortiz de Gaete |
Jaiotza | Zalamea de la Serena, 1509 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santiago, 1592 (82/83 urte) |
Familia | |
Aita | Francisco Ortiz de Gaete |
Ama | Leonor Gutiérrez de Gaete |
Ezkontidea(k) | Pedro de Valdivia |
Jarduerak |
Marina Ortiz de Gaete (Zalamea de la Serena, Badajoz, Extremadura, 1509 - Santiago, 1592. urtearen inguruan) Txileko konkistatzailea eta lehen gobernaria izan zen Pedro de Valdivia-ren emaztea izan zen.
Francisco Ortiz bizkaitar jatorriko kaparearen eta Leonor González (edo Gutiérrez) de Gaete Cordobako familia noble batekoren alaba, 1527an Valdivia-rekin ezkondu zen. Karlos V.aren armadaren zerbitzura Flandesen eta Italian egon ondoren, bere senarra Indietarako espedizio batean sartu zen, emaztea Extremaduran utziz.