Marja-Liisa Olthuis | |
---|---|
![]() (2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marja-Liisa Mujo |
Jaiotza | 1967ko abuztuaren 9a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Inariko samiera finlandiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Inariko samiera finlandiera nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Complementary Aanaar Saami Language Education (en) ![]() |
Marja-Liisa Olthuis, jaiotzez Marja-Liisa Mujo[1], (Partakko, 1967ko abuztuaren 9a) sami jatorriko finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta idazlea da, gaur egun Herbehereetan bizi dena. Samieraz Kaabi Eljis Márjá-Liisá izena erabiltzen du[1][2].
Partakkon jaio zen 1967an. Bere gurasoak Sammlii-Kaabi Eljis (Eljas Mujo) eta Piätárii-Heendâ Heeihâ Elsa ziren. 4 urte zituela, bere aita eta aitona Heendâ-Heikkâ, Heikki Aikio, elurrezko motoarekin gidatzen ari zirela hil ziren. Horren ostean, Marja-Liisa amarekin bizi izan zen denbora batez Utsjokin eta Nuorgamen. Gero Kuhmora joan ziren bizitzera eta han bere ama berriro ezkondu zen[1].
1974an hasi zen eskolan ikasten. 1986an Kuhmoko eskolan graduatu zen. 1992an filosofiako masterra egin zuen Ouluko Unibertsitatean. Urte berean Herbehereetara joan zen. 1999an, Sami Institutuak Israel Ruong dirulaguntza eman zion, sami ikertzaile gazteei ematen zaiena[1].
Marja-Liisa Olthuis masterra egin duen lehen Inariko samia da[1]. 2007ko apirilaren 14an, Inariko samierari buruzko doktore tesi bat Inariko samieraz arrakastaz defendatu zuen lehen Inariko sami bihurtu zen[3]. 2009an, Inariko samiera ikasteko urtebeteko programa sortu zuen. 2020an, Linguapax saria irabazi zuen[4].
Herbehereetan bizi da Henkjan senarrarekin. Bi alaba ditu: Sofia eta Ester Anne. Alabekin samieraz hitz egiten du[1].