Marc Maria Frans, Eyskens bizkondea (Lovaina, 1933ko apirilaren 29a) belgikar ekonomialari, irakasle eta politikaria da. Belgikako lehen ministroa izan zen 1981eko apirilaren 6tik abenduaren 17ra.
Ekonomian doktoratu zen eta Lovainako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Herriaren Alderdi Kristauko kide izan zen eta 1977an diputatu hautatu zuten.
Finantza ministro izan ondoren, 1981eko apirilean lehen ministro bihurtu zen, baina gobernua abenduan ordezkatu zuten, Valoniako altzairuaren industriaren finantzaketari buruzko desadostasunen ondoren.
Ondoren, Finantza ministro izan zen 1985etik 1988ra, eta Kanpo Arazoetako ministro 1989tik 1992ra.
Aita Gaston Eyskens ere lehen ministro izan zen.