Markiz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Bernedo |
Posta kodea | 01216 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′09″N 2°33′51″W / 42.702589°N 2.564158°W |
Garaiera | 692 m |
Markiz[1] (ofizialki Markinez) Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen eta bertako hirugarren populatuena den herria da.
Belabia mendira (973 m) igotzeko ohiko abiapuntua dugu herria, gutxi gorabehera ordu bateko ibilaldia da. Molino ibaiak herria bitan banatzen du.
XI. mendean Markiz zatiturik agertzen da idatzita, Marquina de Yuso (Behekoa) eta Marquina de Suso (Goikoa) alegia, eta bi mende geroago batuta erregistratuta dago[2]. XIV. mendean Aiarako Jaurerriak erosi zuen, eta ondorengo gizaldietan leinuen arteko salerosketaren xedea izan zen. Horren lekuko dira gaur egun arte zutik gelditu diren etxe armarridunak.
1961 arte herri honek berezko udalerria osatu zuen. 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoa sortu zuen, udalerri-burua zela, Arluzearekin bat eginda; azken urte horretan Bernedo barruan izatera pasatu zen behin betiko.
Markizko biztanleria |
---|
Haitz baten gainean zegoen nafar gaztelu bat, defentsa funtzioak betez, gaur egun ia erabat hondatuta dago eta aztarna batzuk besterik ez da gelditzen. Ikertzaileen artean Jose Miguel Barandiaran egon zen. Markiz udalerrian egon arren, historian Arluzea izenez agertzen denarekin identifikatu da (XII-XIII. mendeetan aipatua).
Herrian bederatzi kobazulo daude, gizakiak egindakoak eta eremutar jatorrikoak direnak, multzo osoak "Larreako kobak" izena hartzen du[3] eta Askanako haitzean eginda daude.. Koba garrantzitsuena, Markizeko elizaren atzean dagoen Santa Leokadiakoa da. Barruen zaldizko emakume bat izan daitekeen eta zutik dagoen gizonezko baten erliebe bat dago. Irudian Epona zelta jainkosaren irudikapena ikusi nahi izan bada ere, litekeena da irudia Goi Erdi Arokoa izatea, eta beraz, Kristau ikonografia islatzea.[4]
Santa Eulalia parrokia-eliza herriaren goialdean dago, Askana haitzaren azpian —zeinetan hainbat hilobi antropomorfiko dauden—, eta XVI. mendekoa da. horrez gain, Beolarrako baseliza eta erromanikoa den San Joanena Markizko ingurunean ditugu.
San Joan baselizaren atzean dagoen harkaitzean, goiko partean eta Goi Erdi Aroan egindako hilobi antropomorfoak daude, nekropoli bat osatuz.[5]
Herriko festak uztailaren lehen asteburuan ospatzen dira, Igokundearen Andra Mariren omenez, eta beste tradizio batzuen artean "Zaldiaren Eguna" (txandaka Arluzea, Okina, Lagran eta Done Bikendi Haranarekin antolatzen dena) eta Corpus Christiren prozesioa ditugu aipagarri.
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
Bernedoko herriak | ||
---|---|---|
Angostina • Arluzea • Bernedo • Berrozi • Durruma Kanpezu • Izartza • Kinta • Markiz • Navarrete • Okina • Urarte • Urturi • Villafría |