Marokoko Parlamentua

Marokoko Parlamentua
Datuak
MotaGanbera-bitasuna
HerrialdeaMaroko
Osatuta
webgune ofiziala

Marokoko Parlamentua Marokoko botere legegilea duen organo politikoa da eta hiriburuan, Rabaten, kokatuta dago. 1996ko konstituzioaz geroztik, bi ganberek osatzen dute. Bere funtzioak 2011ko konstituzioan daude araututa.

Ordezkarien Ganbera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordezkarien Ganbera (arabieraz Majlis al-nuwwab), behe ganbera da, eta 325 diputatuk osatzen dute, erroldan izena emanda dauden adin nagusiko herritar guztien sufragio unibertsal aske, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez aukeratuak, bost urterako. Ganberari dagokio Gobernuko presidente izateko hautagaia proposatzea, zentsura mozioaren eta konfiantza-galderaren bidez hautagaiari konfiantza ematea edo kentzea, aurrekontu publikoa eta lege-proiektuak eta -proposamenak onartzea.

Kontseilarien Ganbera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontseilarien Ganbera (Majlis al moustasharin) Goi Ganbera edo Senatua da, eta zeharkako sufragio unibertsalaren bidez hautatzen da, sei urterako; gutxienez 90 kide ditu, eta gehienez 120. Kideen hiru bosten tokiko agintariek hautatzen dituzte, biztanleriaren proportzioan. Beste bi bostenak bi modutan aukeratzen dituzte: batzuk erakunde profesional eta enpresarialetako ordezkariz osatutako eskualdeko hauteslekuengatik; beste batzuk langileen ordezkariz osatutako hautesleku nazional batengatik. Kontseilarien Ganberak zalantzan jar dezake exekutiboa, kideen bosten batek gehiengo osoz hala eskatzen badu. Hala ere, egoera horrek ez du esan nahi Gobernuko presidenteak dimititu behar duenik, baina bai presidenteak ganberan agertu behar duela eta gaia eztabaidatu egin behar dela, bozkatu ez bada ere.

Legebiltzarra 2011ko erreformaren aurretik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko konstituzio erreforma arte, Parlamentuaren boterea oso mugatuta zegoen, erregearen esku geratuz lehen ministroaren (orain Gobernuko Presidentea) eta kabinetearen izendapena, hauek aldatzeko aukerarekin, Parlamentuari baimena eskatu beharrik gabe. Erregeari ere bazegokion Ganberak desegiteko edo agintaldiaren epea luzatzeko ahalmena. Hassan II.aren erregealdian, berunezko urteetan, parlamentuko agintaldia desegiteko edo zabaltzeko eskubidea maiz erabili zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]