Marpesia | |
---|---|
Marpesia and Lampeto (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Seme-alabak | Orithyia (en) eta Antiope (en) |
Anai-arrebak | Lampedo |
Marpesia (antzinako grezieraz: Μαρπησία) Amazonen erregina izan zen bere ahizpa Lampedorekin batera[1]. Ahizpa biek Ares gerraren jainkoaren alabak zirela zioten gerlari etsaiak izutzeko.
Lisiparen heriotzaren ondoren hartu zuten amazonen gaineko agintea[2]. Greziako Efeso hiria (gaur egun Turkian) ezartzen lagundu zuen agintarietako bat izan zen. Kaukaso mendikatean Marpesiaren harkaitza izeneko beste hiri bat ere ezarri zuen. Mende batzuk beranduago Alexandro Handiak ate handi batzuk eraiki zituen bertan, "Kaspiar ateak" izena hartu zutenak.
Marpesiak eta Lampedok amazonen eragin eremua zabaldu egin zuten Anatoliatik Europa aldera, inguru guztian izua sortaraziz.
Asiako barbaroen aurkako borrokan hil zen eta bere alaba Orithyia eta Antiopek hartu zuten erregetza.
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |