Marsica Italia erdialdeko eskualde geografiko eta historikoa da, Abruzzon dagoena, L'Aquilako probintzian. Erdigunean lehengo Fuzino aintzira dago, XIX. mendearen bigarren erdian drainatu eta agortu zutena. Hiri nagusia Avezzano da.
Marsica izena Marsos herritik dator, K. a. IV. mendean erromatarren aliatuak izan zirenak. , K.a. 91n, adiskidetasun hori hautsi eta Gerra Soziala piztu zen.
Marsicako elkartearen barruan 37 herri eta hiri daude: Aielli, Avezzano, Balsorano, Bisegna, Canistro, Capistrello, Cappadocia, Carsoli, Castellafiume, Celano, Cerchio, Civitella Roveto, Civita d'Antino, Collarmele, Collelongo, Gioia dei Marsi, Lecce nei Marsi, Luco dei Marsi, Magliano de' Marsi, Massa d'Albe, Morino, Opi, Oricola, Ortona dei Marsi, Ortucchio, Ovindoli, Pereto, Pescasseroli, Pescina, Rocca di Botte, San Benedetto dei Marsi, San Vincenzo Valle Roveto, Sante Marie, Scurcola Marsicana, Tagliacozzo, Trasacco eta Villavallelonga.
Marsica lurraldean parke naturalak eta erreserbak ugariak dira. Hona hemen ezagunenak, guztiak Abruzzoko Parke Nazionalaren barruan:
...
Marsican aurki daitezkeen animalien artean: