Marta Bach Pascual | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mataró, 1993ko otsailaren 17a (31 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 176 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marta Bach Pascual (Mataró, Bartzelona, Katalunia, 1993ko otsailaren 17a) waterpolo jokalari katalandarra da. Emakumeen Ohorezko Mailako CN Matarón eta Espainiako selekzioarekin jokatzen du.
2012ko Londresko eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan txapeldunorde olinpiko izandako Espainiako selekzioko parte izan zen. 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, eta 5. sailkatu zen Espainiako taldea.
20 urtez azpiko taldearekin, munduko txapeldun izan zen 2011ko Juniorren Munduko Txapelketan. 2011ko Shanghaiko Munduko Kopan ere, parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin 11. sailkatuz.
2012an, Triesteko Olinpiadaurreko Txapelketako txapeldun izan zen, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan[1][2][3][4].
2013an, munduko txapeldun izan zen Bartzelonan jokatutako txapelketan. 2014an, Europako Waterpolo txapelketa jokatu zuen Budapesten, berriro, urrezko domina lortuz.
2016an, Espainiako Erreginaren Kopako txapeldun izan zen Centre Natació Mataró taldearekin, Club Natació Sabadell ahalguztiduna mendean hartuta finalean. Astebete geroago, LEN Trofeoko txapeldun izan zen, finalean Greziako Vouliagmeni menderatu ostean.
2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa emakumezkoa[7] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[8]. | |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2014 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2018 | Barcelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Mundu Kopa | |||
2014 | Khanty-Mansisk Errusia |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Junior Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Volos Grezia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako Junior Txapelketa | |||
2011 | Trieste Italia |
Waterpoloa emakumezkoa |