Marta Larraechea | |
---|---|
![]() (2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Constitución, 1944ko uztailaren 30a (80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eduardo Frei Ruiz-Tagle |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta marriage and family counselor (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Marta Larraechea Bolívar (Constitución, Talca probintzia, 1944ko abuztuaren 30a) gizarte orientatzailea, politikaria eta Eduardo Frei Ruiz-Tagle Txileko presidentearen emaztea da. Santiago udalerriko zinegotzia (2000-2004) eta Txileko Lehen Dama (1994-2000) izan zen. Euskal jatorrikoa da. Vasco de Larraechea Herrera eta Victoria Bolívar Le Fort-en alaba da.
"Inmaculada Concepción" eskolan ikasi zuen Concepción-en, Idazkaritza eta Gizarte Orientazioa Instituto Carlos Casanueva-n. Bera eta Eduardo Frei Ruiz-Tagle 1967ko azaroaren 30ean ezkondu ziren eta lau seme-alaba dituzte, Verónica, Cecilia, Magdalena eta Catalina. Hillary Clinton-en eta Carlos Menem-en lagun mina da, eta bere burua erromatar katoliko gisa identifikatzen du.