Mary Adamson Anderson Marshall

Mary Adamson Anderson Marshall
Bizitza
JaiotzaBoyndie1837ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWatford1910eko abuztuaren 8a (73 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Parisko Medikuntza Eskola
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Mary Adamson Anderson Marshall (Boyndie, Banffshire, Eskozia, 1837ko urtarrilaren 17a1910) britainiar medikua eta Edinburgoko zazpiak taldeko kidea izan zen, Edinburgoko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuten lehen emakumeak.[1][2]

Mary Gavin (Mann, ezkongabe abizenagatik) eta Alexander Govie Anderson agurgarriaren alaba. Marshall Edinburgoko Unibertsitatean hasi zen medikuntza ikasten, eta Edinburgoko Zazpiak taldeko kide izan zen Emily Bovell, Matilda Chaplin, Helen Evans, Sophia Jex-Blake, Edith Pechey eta Isabel Thornerekin.1872an Edinburgoko Unibertsitateak erabaki zuenean emakumeek ez zutela medikuntzan lizentziatu titulurik jasoko, Andersonek Parisen jarraitu zituen ikasketak.

1879an, Parisko Medikuntza Fakultatean medikuntza doktore titulua jaso zuen. Bere tesia idatzi zuen estenosi mitralari buruz, eta estenosi horren maiztasuna altuagoa dela emakumeetan gizonetan baino. ("Du rêtrécissement mitral: sa fréquence plus grande chez la femme que chez l'homme").[3]

Maryleboneko Emakumeen Ospitale Berriko doktorea izan zen, eta Claud Marshallekin ezkondu zen.[4][5]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Edinburgoko zazpiak hil ondorengo medikuntza tituluarekin aintzatetsi zituen Edinburgoko Unibertsitateak McEwan Sala aretoan 2019ko uztailaren 6an, larunbata. Tituluak Edinburgoko Medikuntza Eskolan ikasten ari ziren ikasleek jaso zituzten haren izenean. Graduazioa Edinburgoko Unibertsitateak Edinburgoko zazpien lorpenak eta garrantzia ospatzeko egindako omenaldietako lehena izan zen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elston, M. A.. «Edinburgh Seven» Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press).
  2. Moulinier, Pierre. «MARSHALL ANDERSON (Mary Adamson)» BIU Santé.
  3. «Bibliothèque numérique Medic@» BIU Santé.
  4. The Lancet. Dec 31, 1910.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Mary Adamson Anderson. geni.com.
  6. Drysdale, Neil. «UK's first female students posthumously awarded their medical degrees in Edinburgh» Press and Journal.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]