Mary Adela Blagg

Mary Adela Blagg

Bizitza
JaiotzaCheadle (Staffordshire) eta Staffordshire1858ko maiatzaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCheadle (Staffordshire) eta Staffordshire1944ko apirilaren 14a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kardiopatia
Familia
AitaCharles John Blagg
AmaFrances Caroline Blagg
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta kartografoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Astronomical Society

Mary Adela Blagg (Cheadle, Staffordshire 1858ko maiatzaren 17a – 1944ko apirilaren 14a) Erresuma Batuko astronomoa izan zen[1]. Royal Astronomical Society-ko ('Errege Astronomima Elkarte'-ko) kidea eta Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako Ilargiko izendegiaren egilea.

Jaio zen lekuan bizi izan zen ia bere bizitza osoan. Mary-ren gurasoak John Charles Blagg abokatua eta Frantzia Caroline Foottit izan ziren. Matematikak  bere kontura ikasi zituen bere nebaren testu-liburuak irakurriz. 1875an ikasketak amaitzeko Kensington-go eskola batera bidali zuten, non algebra eta alemana ikasi zituen. Aurrerago, igandeetako eskolako irakasle izan zen eta Girls' Friendly Society ('Nesken aldeko Elkartea') elkartearen idazkari.

Bizitzaren erdialdera astronomian interesa garatu zuen, J. A. Hardcastle-ek (John Herschel-en biloba zenak) emandako unibertsitate hedakuntzarako ikastaro batengatik.[2] Bere tutoreak selenografia arloan lan egiteko iradoki zion (Ilargiaren azalera eta ezaugarri fisikoak), batez ere, Ilargiari buruzko nomenklatura sistema uniforme bat garatzean lan egiteko proposatu zion. (Garai hartako ilargiaren mapak nagusiek desadostasunak ageri zituzten hainbat ezaugarri izendatzeko orduan.)

1905ean Akademien Nazioarteko Ekarteak bera izendatu zuen Ilargiko elementu geografiko guztien zerrenda erkatua osatzeko. S. A. Saunder-ekin lan egin zuen lan luze eta latz horretan, eta emaitza 1913an argitaratu zen. Beren lanak desadostasun zerrenda luze bat ekarri zuen, elkarteak konpondu beharko zituenak. Era berean, izar aldakorrak aztertu zituen eta lan handia egin zuen H. H. Turner katedradunarekin elkarlanean. Hauek hamar artikulutako sail batean argitaratu ziren Royal Astronomical Society-ren Hileko Oharrakaldizkarian; artikuluetan Turnerrek aitortu zuen lan gehiena Mary Blagg-ek egin zuela.

Hainbat ikerketa-lan argitaratu ondoren Royal Astronomical Society-rentzat, elkarteko kide hautatua izan zen 1916an[3],Turner katedradunak proposatu ostean. Horrela, Blagg izan zen elkarteko kide oso aldi berean izendatutako bost emakumeetatik bat, lehen emakumeak Royal Astronomical Society-ko kide oso izango zirenak.

Boderen Legearen Fourier analisian lan egin zuen, Michael Martin Nieto-ren  "The Titius-Bode Law of Planetary Distances" (1972) liburuan esaten denez.

1920an, berriki osatutako Nazioarteko Astronomia Elkarte-ko Ilargiaren Batzordera batu zen, nomenklaturaren normalizazioarekin jarraitzeko. Zeregin horretarako Karl Müller-ekin (1866-1942) aritu zen elkarlanean, gobernu ofizial erretiratua eta astronomo amateurra zena (beragatik jarri zioten Ilargiko Müller kraterrari izena)[4]. Elkarrekin ekoiztu zuten bi liburukitako liburua 1935ean: Named Lunar Formations izenburuduna ('Izendun Ilargiaren Formazioak'), eta gai horren erreferentzia estandarra bihurtu zen.

Bere bizitzan zehar borondateko lan ugari egin zuen, besteak beste, Lehen Mundu Gerran ume belgiar errefuxiatuak zaintzea, esate baterako. Bere zaletasun gogokoenetako bat xakea zen. Bere eskelan honakoa esaten zen: "apala eta erretirozalea zen", eta oso gutxitan joaten zen inolako gizarte bileratara.

Ilargiko Blagg kraterrak beragatik darama izena[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hutchins, Roger. Blagg, Mary Adela». Oxford Dictionary of National Biography.. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  2. Hockey, Thomas. (2009). The Biographical Encyclopedia of Astronomers. Springer Publishing ISBN 978-0-387-31022-0..
  3. (PDF) Monthly Notices of the Royal Astronomical Society: 1916-01-14. (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).
  4. Whitaker, Ewen A.. (1999). Mapping and Naming the Moon. Cambridge University Press ISBN 0-521-62248-4..
  5. Blagg Ilargiko kraterra. (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]