Mary Kenneth Keller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Evelyn Marie Keller |
Jaiotza | Cleveland, 1913ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Dubuque |
Heriotza | Dubuque, 1985eko urtarrilaren 10a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mundelein College (en) Clarke University (en) DePaul University (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen (1962 - 1965) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Preston C. Hammer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, unibertsitateko irakaslea, religious sister (en) eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Clarke University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Society for Industrial and Applied Mathematics (en) Association for Computing Machinery Mathematical Association of America (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | San Bizente Paulen Karitateko Alabak |
Mary Kenneth Keller (Cleveland, Ohio, 1914[1]ko abenduaren 17a - Dubuque, Iowa, 1985eko urtarrilaren 10a) estatubatuar hezitzaile katolikoa izan zen. 1965eko ekainak 7an doktoratu zen, Irving C. Tangek ere egin zuen egun berean, biak Estatu Batuetako[2] informatikan doktoratu ziren lehen pertsonak bihurtuz. Dartmoutheko Unibertsitatean sartu zen lehen emakumea ere izan zen, non BASIC programazio lengoaiaren garatzaileetako bat izan zen. Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzeko ASCUE elkartearen sortzaileetako bat izan zen, bere bizitza informatikaren garapenean eman zuen eta teknologiaren amatzat hartzen da.[3]
Cleveland, Ohion jaio zen 1913an edo 1914an, iturrien arabera. 1932an Ama Birjinaren Karitateko Ahizpen Kongregazioan sartu zen (Sisters of Charity of the Blessed Virgin Mary) eta 1940[3] urtean moja ordenatu zen Chicagoko DePaul Unibertsitatean, non matematikan lizentziatu zen, Bachelor of Science bat jaso zuen eta aipatutako Matematika eta Fisikako Master of Science bat ere egin zuen.
Ikasle bezala Wisconsin-Madison Unibertsitatetik, Purduetik, Michigango Unibertsitatetik eta Dartmoutheko Unibertsitatetik pasa zen, non onartua izaten aitzindaria izan zen. Mary Kennethek Dartmouthen sartzea eskatu zuen 188 urteko historian inoiz emakumerik onartu ez zen arren. 1958an, ordura arte gizonezkoentzat bakarrik gordetako Informatika Zientzien laborategian sartu zen. Bertan, BASIC programazio-lengoaia[4] garatu zuen.
Doktoregoa Wisconsin-Madisonko Unibertsitatean[5] egin zuen, bere tesiak ordenagailu bidez sortutako patroien Inferentzia induktiboa izena hartu zuelarik, aplikazio matematiko eta zientifikoetan erabiltzen jarraitzen den FORTRAN programazio lengoaian egina. Hasiera batean Kenneth Estatu Batuetan informatikako doktoretza lortu zuen lehen pertsonatzat hartu zen, baina ondorengo ikerketek adierazi zuten urte bereko ekainaren 7an Irving Tang doktoretza egin zela.[6]
Doktoretza amaitu ondoren, Iowako Clark Unibertsitatean lan egiteko eskaintza bat onartu zuen, non bi hamarkadatan zuzendu zuen Informatika Zientzien Saila sortu zuen. Hezkuntzarako aplikazio informatikoetarako maisutza programa bat ere ezarri zuen.[7]
Kellerrek informaziorako sarbide unibertsala defendatzen zuen, eta ordenagailuak hezkuntzan erabiltzearen alde egiten zuen; horregatik, hezkuntzan ordenagailuak erabiltzeko asoziazioa (Association Suporting Computer Users in Education) sortzearen alde agertu zen. Halaber, informatikaren esparruan emakumeen presentzia irmoki defendatu zuen.
Dubuquen hil zen 1985ean.
Clark Unibertsitateak bere omenez sortu zuen Informatika eta Informazio Zerbitzuen Keller Zentroa, ikasleei eta irakasleei informatika eta telekomunikazioetan laguntza ematen diena.