Maspalomas Maspalomas | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Las Palmas |
Udalerria | San Bartolomé de Tirajana |
Jatorrizko izena | Maspalomas |
Posta kodea | 35100 |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°45′38″N 15°35′10″W / 27.76057°N 15.586017°W |
Altuera | 0 m |
Demografia | |
maspalomas.com |
Maspalomas (maspaˈlomas ahoskatua) Kanaria Handiko uhartearen hegoaldeko muturrean dagoen hiria da, San Bartolomé de Tirajana udalerrian. Bertan garatu da uhartearen gune turistiko nagusia. Bere izenak, gaztelaniara egokitua izan arren, guantxerazko jatorria du.
Maspalomas hiri turistiko kosmopolita da, erroldatutako 33.000 biztanle inguruko (2005) eta 180.000 ohe baino gehiagoko (hotelekoak, hotelez kanpokoak eta bizitegikoak) hiri-enklabea osatzen duena. 2006an Kanaria Handiko oheen %70a hartzen zituen.
Maspalomasko hondartzak, Playa del Ingléstik hasi eta Maspalomasko itsasargiraino hartzen du, eta bere gainazalean, hondartza nudista bezala mugatutako gune bat du.