Masuji Ibuse

Masuji Ibuse

Bizitza
JaiotzaKamo (en) Itzuli1898ko otsailaren 15a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1993ko uztailaren 10a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
IMDB: nm0406600 Edit the value on Wikidata

Masuji Ibuse (Fukuyama, 1898ko otsailaren 15a - Tokio, 1993ko uztailaren 10a) japoniar idazlea izan zen.

Hasieran pinturak erakarri zuen baina gero literaturaren bidea hartu zuen, Shimazakiren poesiaren eraginez. Herri xume aldagaitzaren, jende arruntaren behaketa samur eta lotsatia da bere lanaren muina, nekazariena nahiz arrantzaleena, eta askotan boteretsuek manipulatutako bizimoduetako gertakizun xumeena; horretan oinarrituta, gizartearen aldaketa deskribatzeaz gainera, japoniar ordenaren satira egin zuen, lan hauetan esate baterako: Sansho-uô (1929, Arrabioa); Hyomin Usaburo (1954-1955, Usaburo. Urperatze baten kronika), Honjitsu Kyûshin (1950, Gaur ez dago kontsultarik). Urteak aurrera joan ahala, erregimen militarra nagusitu zenean eta gerra garaian, kronika historikoak egin zituen, aurreko belaunaldiko Ogai Mori egilearen eragina nabari dutenak. Kuroi Ame (1966, Euri beltza) jotzen da bere maisulantzat. Bertan, Hiroshimako eztanda nuklearretik bizirik atera zirenengan astiro-astiro heriotzak darizkion lana osatu zuen hitz ekonomia handiz; Shohei Imamura zinemagileak izen bereko filma egin zuen 1989an, nobela horretan oinarrituta. Autobiografia bat (Gorpuzkinak kokatzeko artea, 1936) eta oroitzapen liburu bat (Iogi herria, Toyotamako auzoa, 1981) ere idatzi ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]