Matematika Heziketako Nazioarteko Batzordea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CIEM |
Mota | elkarte zientifikoa eta nazioarteko erakundea |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Nazioarteko Matematika Batasuna |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1908 |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Matematika Heziketako Nazioarteko Batzordea (ICMI) Nazioarteko Matematika Batasuneko batzordea da eta nazioartean jarduten duen erakundea da, matematika hezkuntzan zentratzen dena. ICMI 1908an sortu zen Erromako Matematikarien Nazioarteko Biltzarrean (ICM) eta mundu osoko irakaskuntza estandarrak hobetzea du helburu, programa, tailer eta ekimen eta argitalpenen bidez. Garatzen ari diren herrialdeekin lan handia egin nahi du, irakaskuntza estandarrak eta hezkuntza kalitatea hobetzeko eta herrialdeari laguntza emateko.
ICMI ICM-n sortu zen, eta Felix Klein matematikaria erakundearen lehen presidente aukeratu zuten. Henri Fehr-ek eta Charles Laisant-ek L'Enseignement Mathématique nazioarteko ikerketa-aldizkaria sortu zuten 1899an, eta hasieratik aldizkari hau ICMI-ren organo ofiziala bihurtu zen. Buletina urtean bi aldiz argitaratzen du ICMIk, eta 1995eko abendutik buletin hori erakundearen webgune ofizialean eskuragarri dago, beren "liburutegi digitalean".
Lehen Mundu Gerraren eta Bigarren Mundu Gerraren arteko urteetan jarduera gutxi zegoen antolakuntzan, baina 1952an ICMI berregituratu zen. Une horretan erakundea berrantolatu zen, eta Nazioarteko Matematika Batasuneko (IMU) batzorde ofizial bilakatu zen. Erakunde zientifiko gisa, IMU Nazioarteko Zientzia Kontseiluko (ICSU) kide da. ICMIk IMU-ren eta ICSU-ren printzipio orokorrak jarraitzen dituen arren, erakundeak autonomia maila handia du.
IMUko kide diren herrialde guztiak ICMIko kideak dira automatikoki; bazkidea IMUtik kanpoko kideentzat ere posible da. Gaur egun, ICMIko 90 estatu daude. Estatu kide bakoitzak ordezkari nazionala izendatzeko eskubidea du.
Batzorde gisa, ICMIk bi organo nagusi ditu:
Bi hauek ICMI-ren Batzar Nagusia (GA) osatzen dute. Lau urtez behin deitzen da GA Matematika Hezkuntzako nazioarteko Biltzarrari (ICME) lotuta. Batzorde betearazlea IMUren batzar orokorrak izendatzen du lau urterako.
Horien artean nazio anitzeko erakundeak daude, ICMI-tik independenteak direnak eta matematikaren arloan interesak dituztenak.
Gaur egun lau Matematika Hezkuntzako Elkarte multinazional daude:
Eta ICMIrekin afiliazioa lortu duten nazioarteko sei Ikerketa Talde:
Matematika Hezkuntzako Nazioarteko Biltzarra
Matematika Hezkuntzako Nazioarteko Biltzarra (ICME) nazioarteko ekitaldi bat da, lau urtez behin ICMI-ren babespean. Biltzarrak mundu osoan zehar matematika hezkuntzaren garapena aztertzen du.
Azken ICME Hanburgon egin zen 2016an (webgunearen esteka: http://icme13.org/ ). Hurrengo 2020 ICME Shanghai-n egingo da, Txinan
ICMI Eskualde Biltzarrak
ICMI-k batzuetan laguntza ekonomikoa eta morala eskaintzen ditu eskualdeko bilerak antolatzeko, matematikako heziketarekin lotuta egon behar dute. Lehentasuna herrialde eskasagoetara doa. AFRICME: Matematika Hezkuntzan ICMI-ko Afrikako Eskualdeko Biltzarra 2005ean sortu zen eta Afrikako matematikako hezitzaileentzako foro bat eskaintzea du helburu.
CIAEM: Conferencia interamericana de educación matemática. Matematika Hezkuntzarako Amerikako Batzordea Latinoamerikako herrialdeen artean eztabaida sustatzeko.
EARCOME: Matematika Hezkuntzan ICMI-Ekialdeko Asiako Eskualde Jardunaldiei ematen zaien izena da. Hego Ekialdeko Asiako Matematika Hezkuntzari buruzko Jardunaldiak (SEACME) seriea 1978an hasi zen Manilan. Horrez gain, ICMI-Txina Eskualdeko Biltzarrak Matematika Hezkuntzari buruzko bi jardunaldi egin ditu, Pekinen (1991) eta Shanghai-n (1994). EARCOME serieak SEACME seriea ordezkatu du.
EMF Frantziako ICMI-ren Batzordeak 2000. urteko Munduko Matematika Urtea dela eta abiarazita, Espace Mathématique-ko hitzaldi frankofonoen saila "eskualde" nozioan oinarritzen da, termino geografikoetan baino gehiago, eta frantsesa hizkuntza arrunta da parte-hartzaileen artean. ICMIren eskualdeko beste konferentzia batzuk ad hoc egiten dira. Biltzar batek ICMI Eskualdeko Biltzar gisa onartuta izateko bi alderdi nagusi hauek behar ditu:
• Biltzarrak nazioartekoa izan behar du, eta ez nazio mailako jarduera bat soilik;
• Biltzarrak kalitate zientifikoko maila altua izan behar du, hori bermatzen duen egitura eta antolaketa batekin.
2000. urtetik aurrera ICMI Felix Klein Saria eta Hans Freudenthal Saria aurkeztu ditu. Sari hauek matematikako hezkuntzaren ikerketan izandako lorpen bikainak aitortzen dituzte. 2013an ICMI-k Matematika Heziketako Bikaintasunerako Emma Castelnuovo Saria sortu zuen.