Matrix | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Apache Lizentzia 2.0. |
Deskribapena | |
Oinarritua | HTTP WebRTC |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The Matrix.org Foundation (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
Webgune ofiziala: matrix.org | |
Matrix bat-bateko mezularitzako protokolo irekia da. Komunikazio sistema hornitzaile batean kontua duten erabiltzaileek beste komunikazio sistema hornitzaile desberdin batean kontua duten erabiltzaileekin komunikatzeko aukera osoa izan dezaten diseinatuta dago. Matrix komunikazio sistema hornitzaile desberdinen arteko komunikazioa, txataren bidez, IP + ahotsa edota bideokonferentziaren bidez komunikatu ahal izateko diseinatuta dago. Hainbat komunikazio hornitzaile sistemen sare federatu libre bat izateko sortu zen; bat-bateko on-line komunikazioetarako software libreaz egindako sistema da.
Matrix protokoloekin komunikazio irekia, mezu irekiak onartzen duten taldeak, —sistema batzuetan gelak izenarekin ezagunak—, edo mezu zifratuak elkarri bidaltzeko taldeak edo gelak sor daitezke.
Erresuma Batuan sortutako irabazteko asmorik gabeko enpresa, Matrix.org izenarekin plazaratu zen 2014an.
Matrix komunikazio protokoloarekin erabiltzaileek gelak sortzen dituzte. Gelak oso irekiak izan daitezke, mezu irekiak onartzen duten taldeak, —Matrix bezeroetan gelak izena erabiltzen da taldeak babestuta daudela adierazteko-edo—. Gela itxiagoeak mezu zifratuak elkarri bidaltzeko taldeak edo gelak ere sor daitezke.
Matrix eta beste bat-bateko mezularitzako bezero edo zerbitzuen artean, (IRC, , XMPP, Telegram eta abar), zubiak eraiki ahal dira. Hau da, talde bateko edota gela bateko partaideek mezuak jaso eta igorri ditzakete hainbat euskarritatik hainbat euskarritara, euskarri horiek elkarri lotuta erabilita. Matrixek zubi lan horiek egiteko balio du.
Element (lehenago Riot) da bezero nagusia tableta, ordenagailu pertsonaletan eta telefonoetan, baina badaude beste hainbat bezero-zerbitzari[1], bot, zubi, zerbitzari eta abar, Matrix protokoloari loturik.[2]
Android eta antzeko beste sistema eragileetan erraz eta doan instalatzen da.
Linux erabiltzaile askok Revolt izeneko bezeroa[3] erabiltzen zuten.
Beste bezero asko sortu dira, esaterako: Nheko, Fractal, Element Web/Desktop, Element (Android), Element (iOS), Quaternion, Reborn, Fractal, Spectral, Seaglass, FluffyChat, Weechat-matrix, Miitrix, NeoChat, Ditto Chat, Gomuks, Kazv, Matrix-commander, Matrixcli, Mirage, Nio, Quadrix, SchildiChat (Android), SchildiChat Web/Desktop, Syphon...[4]