Matsue gaztelua | |
---|---|
松江城 千鳥城 | |
100 Fine Castles of Japan Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shimane |
Japoniako hiri nabarmen | Matsue |
Koordenatuak | 35°28′30″N 133°03′02″E / 35.475°N 133.0506°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1607 - 1611 |
Inaugurazioa | 1611 |
Jabea | Horio Tadauji (en) Horio Yoshiharu (en) |
Erabiltzailea | Horio Tadaharu (en) 1611 |
Suntsipena | 1871 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Oze Hoan (en) |
Materiala(k) | zurra |
Ordezkatzen du | Gassantoda Castle (en) |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero |
Webgune ofiziala | |
Matsue gaztelua (japonieraz: 松江城 Matsue-jō ) Japoniako Matsue hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da, Shimane prefekturan. "Gaztelu beltza" ezizenez ere ezagutzen da, eta jatorrizko forman Japonian geratzen den Erdi Aroko gaztelu bakarrenetakoa da.
Horio Yoshiharu jauntxoak 1607 eta 1611 artean eraiki zuen gaztelua. Aintzinako Sanin eskualdearen agintea bertan egon izan zen urte askotan zehar, hasieran Horio leinuaren eskutan eta ondoren Kyogoku familiarenean eta 1637an Matsudairatarrek hartu zuten boterea. Azken hauek Tokugawatarren senideak izanik 234 urte iraun zuten eta gazteluaren inguruan eratu zen hiriari berari ere izena eman zioten.
Matsue gaztelua azken gerra feudal handiaren ondoren eraiki zenez ez da inoiz suntsitua izan eta bere hasierako egurrezko egiturak zutik iraun du gaur arte, gutxienez dorre nagusiak, izan ere gainerakoa 1875ean oso kaltetua izan baitzen. 1950 eta 1955 artean berreraiki egin ziren gainerako egitura horiek.