Matteo Jorgenson (Walnut Creek (Kalifornia), 1999ko uztailaren 1a) txirrindulari estatubatuarra da, Team Visma-Lease a Bike taldeko partaidea dena.
2018an profesionaletara pasatu zen Jelly Belly p/b Maxxis talde estatubarrean.[1] Hurrengo urtean, Europara etorri zen Chambéry CF taldean lehiatzeko eta abuztuan stagiaire izatera pasatu zen.[2] Bi hilabere geroago, 2020an UCI WorldTourrean lehiatuko zela iragarri zen, Movistar Team taldean.[3] 2020ko urrian, kontratua 2023raino luzatuko zela eman zen jakitera.[4]
2021eko denboraldiarten hasieran, zortzigarren amaitu zen Paris-Nizan.[5] Urte horretan bertan Italiako Giroan parte hartu zuen, baita Poloniako Itzulian ere, non hirugarren amaitu zen etapa batean.[6][7] Hurrengo urtean bikain hasi zen Proventzako Tourrean eta podiumetik 2 segundora amaitu zen,[8]
2023ko denboraldia ongi hasi zen, Omango Tourreko sailkapen orokorra eta etapa bat lortuz. [9], geroago zortzigarren amaitu zen berriro ere Paris-Nizan.[10]. Uztailean Frantziako Tourrean parte hartu zuen eta bederatzigarren etapa irabazteko zorian egon zen, baina helmugatik 400 metrotara gailendua izan zen.[11] Denboraldi honen amaieran, Jumbo-Visma taldearekin fitxatu zen 2024rako.[12]
Talde berriarekin Paris-Niza eskuratu zuen, azken etapan Brandon McNultyri gailendu zitzaiolarik.[13] eta horren ostean Flandrian Zehar klasikoan ere gailendu zen.
2019
2021
2022
2023
2024
Itzulia | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 98. | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | 20. | UT | 8. | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — |
Itzulia | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | 8. | UT | 8. | 1. | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | 46. | — | — | — | — | |
Romandiako Tourra | — | — | X | — | — | 2. | ||
Dauphiné Libéré | — | — | — | — | 13. | 63. | ||
Poloniako Itzulia | — | — | — | 113. | — | — |
Lasterketa | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | UT | — | — | 18 | 29. | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | — | 24. | — | — | 65. | 66. | |
Strade Bianche | — | — | UT | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | — | 17. | — | — | — | — | |
E3 Harelbeke | — | — | X | — | — | 4. | 5. | |
Flandrian Zehar | — | — | X | — | — | — | 1. | |
Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | 9. | 31. | |
Paris-Roubaix | — | — | X | 65. | — | — | — | |
Flèche Wallonne | — | — | 32. | 91. | — | — | ||
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | 45. | 56. | — | — | ||
Donostia Klasikoa | — | — | X | 65. | — | — | ||
Quebeceko Sari Nagusia | — | — | X | X | — | 42. | ||
Montrealgo Sari Nagusia | — | — | X | X | — | 24. | ||
Munduko errepideko txapelketa | — | — | — | UT | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu