Mazlum Doğan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karakoçan (en) , 1955 |
Herrialdea | Turkia |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Heriotza | Diyarbakır, 1982ko martxoaren 21a (26/27 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: autoimmolazioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hacettepe University (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kurdistango Langileen Alderdia |
Mazlum Doğan (Seydan, Mazgirt, Dersim probintzia, 1956 – Diyarbakır (Turkia), 1982ko martxoaren 21a) kazetaria, Kurdistango Langileen Alderdiaren kide sortzailea izan zen. Espetxean hil zen, kurduen artean martiria izanik.
Uludağ Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean ikasi zuen eta ondoren Ankara Hacetteme Unibertsitateko Ekonomia Sailean ikasi zuen. 1976an ikasketak utzi zituen eta buru belarri ikasle mugimenduetan sartu zen. Serxwebûn (Independentzia) PKKren lehen egunkariaren argitaratzailea izan zen.
1979an atxilotu zuten erakunde terrorista bat sortu eta liderra izateagatik. Salaketen arabera, Dyarbatır estatu Ospitale bateko kide bati ihes egiten lagundu omen zion eta nortasun agiriak faltsutzeagatik atxilotu zuten.
Doğan kazetari kurduak su eman zion Amedeko espetxeko bere ziegari, Noruz egunez, bere buruaz beste eginez. Noruz egunean (Newroz kurduen artean) urte berria ospatzen dute kurduek eta horretarako suak pizten dituzte. Turkiako estatu kolpe militarraren eta espetxe horretako bizi baldintza negargarrien aurkako protesta izan zen. Presondegi hori ezaguna da torturak praktikatzeagatik, eta preso ugari hil ziren bertan. PKK-ko presoek borrokaldia abiatu zuten giza eskubideen urraketak salatzeko, baina munduak jaramonik egin ez, eta borroka zabaltzeko beste modu bat bilatu nahi izan zuen Doğanek. Egun, kurduen martirien artean oso garrantzitsua da.[1]
Alevis taldekoa zen.