Mazzolatura

Mazzolatura ("mailukatzea") Italian erabilitako exekuzio publiko metodoa da, biktimaren garezurra mailuz joz burutzen zena.

Mazzolatura metodoa bereziki lazgarria zen, eta krimen gogorrenak zigortzeko erabiltzen zen;[1] bestela, Italian metodo arruntenak urkatzea eta mannaia (gillotina bezalakoa) izaten ziren. Errejistroetan aurkitzen den azken mazzolatura 1806an burutu zen.[2]

Metodoaren izena exekuzio tresnatik dator: mailu handia, kirten luzeduna.[3]

Exekuzioa publikoki burutzen zen, taula gainean. Kondenatua apaiz batek lagundua igotzen zen bertara. Han borreroa egoten zen zain, zerraldoa ondoan zuela. Lehenik, kondenatuaren aldeko otoitza egiten zen. Jarraian, borreroak burua harrizko oinarri batean ezartzen zion. Gero, mailua jasota, kolpe handia ematen zion, ganaduarekin hiltegietan erabiltzen zen eran. Normalean, kondenatua ez zen kolpe honekin hiltzen (konortea galtzen zuen bakarrik[4]), eta borreroak eztarria labainaz ebakitzen zion.[5]

Bestelako jakingarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako hirietako plaza batzuetan oraindik burua ezartzeko harri hauek aurki daitezke, hala nola Modenan.

Napoleon Bonaparteren agintean ezabatu zen; halere, estatu batzuetan berrezarri egin zen, Aita Santuen Lurraldean barne. Mastro Titta Aita Santuaren gobernuko borrero famatuak bere memorietan kondenatu ugari mazzolatu zituela adierazi zuen.

Alexandre Dumasen Monte Cristoko kondea eleberrian Erromako Piazza del Popolon eginiko mazzolatura baten deskribapen bizia aurkitzen da. Stendhalek ere, mazzolaturaz hitz egiten du Beatrice Cenciren anaia Erroman 1599an exekutatu zutela kontatzean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cover story: He executed justice» natcath.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. Abbott, G.. (2007). What a way to go : the guillotine, the pendulum, the thousand cuts, the Spanish donkey, and 66 other ways of putting someone to death. (1st St. Martin's Griffin ed. argitaraldia) St. Martin's Griffin ISBN 978-0-312-36656-8. PMC 157011693. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  3. Megivern, James J.. (1997). The death penalty : an historical and theological survey. Paulist Press ISBN 0-8091-0487-3. PMC 36284477. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  4. Quigley, Christine. (1994). Death dictionary : over 5,500 clinical, legal, literary, and vernacular terms. McFarland ISBN 0-89950-869-3. PMC 28549119. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  5. Quigley, Christine. (1996). The corpse : a history. McFarland ISBN 0-7864-0170-2. PMC 35084757. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]