McLintock! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | McLintock! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Westerna |
Iraupena | 127 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Grabazio lekua(k) | Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew V. McLaglen |
Gidoigilea(k) | James Edward Grant |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Wayne |
Konpainia ekoizlea | Batjac Productions (en) |
Edizioa | Otho Lovering (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
mclintock.bravehost.com | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
McLintock! 1963ko Andrew V. McLaglen estatubatuar zinema zuzendariaren western komedia filma bat da. John Wayne, Maureen O'Hara, Patrick Wayne eta Yvonne De Carlo aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua William Shakespearen The Taming of the Shrew idazlanean apur bat oinarritua dago.
George Washington McLintock (John Wayne) Arizonako abeltzain errespetatua eta hiritar maitatua da, antzinako usadioak, zakarkeria eta matxismoaren eskola zaharrean heitutako gizona. Ondorioz, eta beste emakumeekin harremanak izan dituenaren susmopean izanik, Katherine emazteak (Maureen O'Hara) duela urte asko laga zuen. Halere, bien alabaren (Stefanie Powers) etxerako itzulerak eta ezkontzekotan dagoela jakinik, bikote ohiari berriz ere bildu eta haien etorkizuna erabakitzeko abagunea aurkeztuko zaio. Hortik aurrera bien arteko liskarrak ugariak izango dira, arrantxoko sukaldari neska gazte eta eder baten (Yvonne De Carlo) kontratazioak bien arteko sua oraindik gehiago piztuko duelarik. Gainera, estatuko gobernadoreak (Robert Lowery) herriak McLintocki dion estimuaz bekaizkeria duenez, hura nola edo hala jendaurrean gaizki utzitzen saiatuko da.