Melanie Spitta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hasselt, 1946 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2005eko abuztuaren 28a (58/59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
![]() ![]() |
Melanie Spitta (Hasselt, Belgika, 1946 – 2005eko abuztuaren 28a, Frankfurt am Main) Film zuzendaria, gidoilaria, giza eskubideen defendatzaile feminista, sinti jatorrikoa. Munduko Ijitoen I.go Biltzarrean (1971) parte hartu zuen.
1938an Alemaniatik ihes egin zuen Belgikara. Bere anai-arrebak Auschwitzen hil ziren eta berak biziraun zuten senide batzuekin bizi izan zen Düren-en (Rheinland) en 1949. Bere ama, Auschwitz, Ravensbrück eta Bergen-Belsen-etik igaro oztean tuberkulosiak jota hil zen, ustez Josef Mengele mediku naziaren esperimentuen ondorioz. Arnold Spitta-rekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Carmen Spitta.[1]
1980. hamarkadan, Katrin Seybold zinema zuzendariarekin batera Alemaniako Sintien egoeraz jarduten ziren dokumentalak ekoiztu zituzten. Gizon eta emakume arteko berdintasunaren alde lan egin zuen, baita Sinti herriaren barnera ere. Katrin Seybold, Siegmund Wolf eta nazien jazarpenaren beste testigu garaikideek film dokumentaletan Centro de Investigación Higiénica Racial-aren Artxibo Federalean arakatu zuten irudien bila, ordurate argazki bakarra argitaratu izan baitzen, Eva Justin-ena.[1]
Bere lanen artean, Schimpft uns nicht Zigeuner (1980, doc), Wir sind Sintikinder und keine Zigeuner (1981, doc), Es ging Tag und Nacht liebes Kind (1982, doc), Das Falsche Wort (1987) eta Meleza und Gallier (1996) aipatzen dira.[2]
Bere ekoizpen eta gidoietan Porraimos-a landu zuen baita sarraskiaren aitortza eza. Alemaniako memoria politikak zalantzan jarri zituen, oinarri arrazista eta matxista zutela salatuz.[3]