Melillako hesia | |
---|---|
Valla de Melilla | |
Espainia eta Maroko arteko muga | |
![]() | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 35°17′58″N 2°58′28″W / 35.29944°N 2.97455°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1998 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 6 (![]() |
Melillako hesia (gaztelaniaz: valla de Melilla) Espainia eta Maroko arteko muga zerraditzen duen hesia da, legez kontrako inmigrazioa eta kontrabando oztopatzea helburua duena.
Melilla eta Ceutako mugak Europar Batasuna afrikar herrialde batekin duen muga bakarrak dira.[1] Lehenengo hesia 1998an eraiki zuten baina poliki-poliki Espainiako itxitura indartu zuen.[2] Beni Ansarkoa da pasabide nagusia, baina Melillak baditu beste hiru muga postu txikiagoak: Farkhana, Mariguari eta txinatar auzoa.[3]
Etorkinentzako harresi hau igarotzeko hainbat saio egin dituzte, baita zenbait aldiz lortu ere.[4] 2022ko ekainaren 24an, Gurugu mendian zeuden 2.000 migratzailek jo zuten hesira, eta hura zeharkatzeko ahaleginean 37 hildako suertatu ziren haien kontrako errepresioaren ondorioz; hala ere, 500 migratzailek Melillara heltzea lortu zuten.[5]
![]() |
Artikulu hau Melillako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |