Melodikoa edo melodika haize instrumentu bat da, akordeoia edo harmonikaren antzekoa. Goiko aldean teklatu bat dauka, baina airea bota behar da ahoko batetik soinua sortzeko. Tekla bat edo giltza bat sakatzen denean airea joaten da instrumentuaren barrutik eta airearen dardarak soinua sortzen du.
Normalean bere giltzadiak edo teklatuak bi edo hiru oktabak edo zortzidun bitarte ditu (oktaba bat zortzi noten arteko interbaloa da). Asian oso instrumentu garrantzitsua izan da.
1950ko hamarkadan Hohner konpainiak harmoniko instrumentua sortu zuen. Jende askok beste izen batzuk erabiltzen ditu harmonikari buruz hitz egiteko, adibidez: pianika, melohorn, orgamonika, 'mouth organ', eta abar.
Melodikoak lau multzotan sailkatzen dira: