Meninx | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Governorate of Tunisia | Medenine Governorate |
Municipality of Tunisia | Medenine |
Koordenatuak | 33°41′09″N 10°55′20″E / 33.685817°N 10.922214°E |
![]() | |
Meninx Tunisiako aztarnategi arkeologikoa da. Djerba uhartearen hego-ekialdean kokatua, egungo Henchir El Kantara hiritik gertu.
Aztarnategiak bi kilometro luze eta 800 metroko zabalera du. Ziur aski zati bat itsaso azpian gelditu da.
Jatorriz feniziarrek sortutako hiri komertziala zen. Hiriak bere garai oparoena erromatarrekin izan zuen, uharteko hiriburu bihurtu zenean. Aztarnategiaren lehen esplorazio batean, bainuak, anfiteatroa, antzokia, basilika eta, ziurrenik, foroa aurkitu ziren. Gainera, zorua aztarnaz beteta dago, hala nola, marmol zurizko zutabeen oinarriak, granitozko zutabeak, kapitelak eta estatua ugari. Aztarnategia ez da sakonki induskatu. 1942an, indusketa lanak egin zituen Paul-Marie Duvalek.[1] Ondoren, aztarnategia sakonki ikertzen hasi zen 2017an.