Mentuhotep III.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 2013 - K.a. 2010
K.a. 2010 - K.a. 2001 ← Mentuhotep II.a - Mentuhotep IV.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | K.a. XXI. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Inperio Ertaina | ||||
Heriotza | K.a. 2005 ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Mentuhotep II.a | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Egiptoko XI. dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa |
Sanjkara Mentuhotep edo Mentuhotep III.a, Egiptoko XI. dinastiako seigarren faraoia izan zen. Hamabi urte inguruz gobernatu zuen, K.a. 1995etik K.a. 1983 arte, Jürgen von Beckerathen arabera, Egiptoko Inperio Ertaina deritzon garaian.
"Erregearen seme-alaben artean nagusiena" izan zen, bere aita Mentuhotep II.aren mausoleoan dagoen idazkun batek dioenez, eta honen oinordeko izan zen, jada edadetua, bere aitaren erregealdi luzearen ondorioz. Erresumako hiriburu izan zen Tebasen bizi izan zen.
Garai dizdiratsu bat bizitzen ari zen herrialde bat heredatu zuen, eta bere aitaren eraikuntza programa zabalarekin jarraitu zuen, Amon eta Monturentzako tenpluak eraikiz, Egiptoko lehen tarteko aroan ospetsu egin ziren tokiko jainkoak.
Erresumako mugak sendotu zituen, Egiptoko iparrekialdeko mugan, Niloren harana, asiar herrien erasoetatik babesteko balioko zuten gotorleku batzuk eraikitzea aginduz.
Mentuhotep III.ak, Punterako itsas espedizio bat antolatu zuen, salgai exotikoak lortzeko, Koptosetik abiatu zena, 3000 soldadu armaturen zaintzapean. Uadi Hammamaterako espedizioak ere bidali zituen, Henenuren zuzendaritzapean.
Bere hilobia Deir el-Baharin eraikitzen hasi zen, bere aitarenarengandik gertu, baina sekula ez zen amaitu. Ziuraski, Tebasen lurperatua izan zen.
Bere aitaren erregealdian, Tebasen, El Kaben, Hermontisen, Toden eta Elefantinan hasitako eraikinak jarraitu zituen.
Aurrekoa Mentuhotep II.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XI. dinastia |
Ondorengoa Mentuhotep IV.a |