Mercedes Margalot | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1975eko ekainaren 28a (49 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | belar hockey jokalaria |
María Mercedes "Mechi" Margalot (Buenos Aires, Argentina, 1975eko ekainaren 28an) belar-hockey jokalari ohi Argentinarra da. Zilarrezko domina irabazi zuen 2000ko Udako Olinpiadetan, Sidneyn, belar-hockeyko talde nazionalarekin.
2000ko hamarkadako Las Leonas-eko (Argentinako emakumezkoen selekzioa) jokalari enblematikoetako bat izan zen. Maila gorenera iritsi ziren, eta horrela Argentinan emakumezkoen belar hockeyaren hedapena bultzatu zuen.
Brontzezko domina irabazi zuen lau urte beranduago, Atenaseko Olinpiar jokoetan, eta baita Beijingeko 2008ko Udako Olinpiadetan ere. Txapelduna izan zen 2002ko Munduko Kopan. Champions Trophy bi aldiz irabazi zuen (2001, 2008). Urrezko hiru domina lortu zituen Joko Panamerikarretan (1999, 2003, 2007).
2000. urtean, Urrezko Olinpiar Saria irabazi zuen, urteko kirolari argentinar onenaren saria, Argentinako gainerako selekzioko taldekideekin batera. Bere jatorrizko kluba Saint Catherine's da.
Margalotek Herbehereetan ibili zen hockeyean, lehenbizi Eindhoveneko Oranje Zwart taldean eta gero Push of Bredan.
Gaur egun, SportsCenter-en ESPNko gidarietako bat da. Gainera, futboleko kontalaria da