Mere Broughton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hastings (en) , 1936 |
Heriotza | Waitara (en) , 2016ko urtarrilaren 31 (79/80 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Mary Mereiwa (Mere) Broughton, jaiotzez Whakaruru, (Hastings, 1936 – Waitara, 2016ko urtarrilaren 31) maori jatorriko zeelandaberritar hizkuntza aktibista eta sindikalista izan zen[1].
1936an jaio zen Hastingsen eta Te Tekon eta Kaweraun hazi zen. Erizain moduan trebatu eta Whakatāneko ospitalean lan egin zuen[2]. 1960ko maiatzaren 21ean, Ruka Broughton apaiz anglikanoarekin ezkondu zen, eta harekin bost seme-alaba izan zituen[3]. 1978an dibortziatu ziren[4].
1970eko eta 1980ko hamarkadan Victoria Unibertsitatean lan egin zuen eta Te Herenga Waka Mara eerakundea sortu zuen Te Huirangi WaiReepuru, Wiremu Parker eta bere senarrarekin batera. Unibertsitateko Langileen Elkartean (gaur egun TEU) ere aktibo bihurtu zen[1]. 2010ean, TEUko lehen bizitza osoko kide bihurtu zen[5].
2016ko urtarrilaren 31n hil zen Waitaran, eta Pākaraka Maraen lurperatu zuten, Whanganuitik gertu[6].