Merkatu-egitura

Ekonomian, merkatuaren egiturak (merkatuaren forma bezela ere ezagutua) eskaintzaile eta eskatzailearen arteko merkatu egoera definitzen du.

Merkatuaren forma nagusiak honako hauek dira:

  • Lehia perfektua, merkatuan produktu homogeneoa ekoizten duten enpresen kopuru handia eta produktu hori eskatzen duten pertsona kopuru handi batez osatzen da.
  • Monopolio-konpetentzia, merkatu-kuota txikia duten enpresa independente kopuru handia dagoen merkatu bat.
  • Oligopolioa, merkatua, merkatu kuotaren %40 baino gehiagoko enpresen kopuru txikiekin osatuta dago.
  • Oligopsonioa, saltzaile asko eta erosle batzuk osatzen duten merkatua.
  • Monopolioa, merkatua produktu edo zerbitzu baten hornitzaile bakarrez osatuta dagoenean.
  • Monopolio naturala, ekonomiaren eraginkortasuna enpresaren tamainaren eskala areagotzearen arrazoia denean.
  • Monopsonioa, merkatuan erosle bakarra dagoenean.

Lehia inperfektuaren merkatuko baldintzak merkatu errealista baten berdinak dira, non lehiakide batzuk, monopolista, oligopolista eta duo-polista monopolistikoak existitzen diren eta merkatuaren domeinua duten. Abstraktuak diruditen ardura hauek merkatuaren sistema zehatz bateko zehaztasun batzuk definitzen ditu, non erosle eta saltzailearen asetasuna merkatuaren gain geratzen den.

Merkatuko egitura ondorengoa da lehiakorrenetik lehia gutxienekora definituz, konpetentzia perfektua, konpetentzia inperfektua, oligopolioa eta monopolio purua.

Merkatuaren egitura desberdinen artean bereizteko irizpide nagusiak hauek dira: merkatuan ekoizle eta kontsumitzaileen kopurua eta tamaina, salgai motak, produktuen informazioaren gardentasuna, transakzioen kostuak, eta abar ...

Egitura desberdinen laburpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuak eta lehiaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia, merkatuan dauden prezioak eta zenbatekoak antolantzeko aukera ematen duen modu bat da.

Merkatu desberdinak sailkatzeko gehien erabiltzen den irizpidea, merkatuan parte hartzen duten parte-hartzaile kopuruari erreferentzia egiten dion metodoa da.

Saltzaile askoren artean sortzen den lehiaketa (lehia perfektua), saltzaile gutxiren artean sortzen den lehiaketaren (oligopolioa) desberdina izango da. Monopolio egoera izango da muturreko kasua, non lehiaketa ez den existitzen, ekoizle bakar batek parte hartuko du merkatu batean.

Aurrean aipatutako edozein kasutan, ekoizle bakarra edo ekoizle bat baino gehiago egon merkatuan, bezero-kopuru handirekin, gutxirekin edota bakarrarekin partekatu beharko dute.

Lehiaketa inperfektua jarraitzen duten merkatuetan dauden ekoizleak prezioan eragina dute, honen ondorioz, ekoizleek erabakiko dute zein prezio ezarri.

Lehiaketa perfektu eta inperfektuen arteko desberdintasun funtsezkoena, enpresa eskaintzaileek prezioa kontrolatzeko duten boterearen araberakoa izango da, izan ere, lehia perfektuan dauden merkatuak ez dute prezioa besteren datu bezela hartuko baizik, ekintzaileek egunerokotasunean parte hartzen dute prezioa ezartzeko orduan.

Oro har, esan daiteke zenbat eta handiagoa izan parte-hartzaile kopurua, gero eta lehiaketa handiagoa egongo da merkatuan.

Lehia perfektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia perfektua[1] ondasun eta zerbitzuen merkatuen ordezkapen idealizatua da, non eskari eta eskaintzaren arteko elkarrekintzek prezioa zehazten duten.

Lehia perfektuko merkatua erosle askok eta saltzaile askok osatzen dute, modu honetan erosle edo saltzaile bakar batek ez du inongo eraginik eragiten prezioan.

Horretarako, hau bete behar da:

  1. Eskari eta eskaintza kantitate kopuru handia egotea. Horietako bakoitzaren erabaki indibidualak eragin txikia izango du merkatu globalean.
  2. Produktuaren homogeneotasuna. Ez daude ezberdintasunik eskaintzaileek saltzen dituzten produktuetan.
  3. Informazio perfektua ( merkatuaren gardentasuna).Parte-hartzaile guztiek aritzen diren merkatuaren baldintza orokorrak ezagutzen dituzte.
  4. Enpresen sarrera eta irteera askea. Enpresa guztiek, nahi dutenean, merkatuan sartu eta irten daitezke.

Merkatuen funtzionamendua lehia perfektuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuaren eskariak eta eskaintzak oreka-prezio (P0) bat zehazten du eta prezio horretan enpresek erabakitzen dute zenbat ekoitziko duten.

Hori dela eta,merkatuak prezioa zehazten du eta enpresa bakoitzak prezio hori onartu egiten du.

Oreka preziotik abiatuz enpresa bakoitzak bere eskaintza-kurbak adierazitako kantitatea ekoiztuko du prezio zehatz horretarako.Enpresa bakoitzeko eskaintza-kurba bere ekoizpen-kostuaren araberakoa da.

Abantailak eta lehia perfektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatu lehiakor batean zehazten den prezioaren orekan, enpresek ez dituzte, oro har, onura berberak izango.Hau da,  enpresa guztiek epe motzeko teknologia bera ezagutzen dutela suposatuz, enpresa bakoitzaren instalazio finkoak desberdinak izango dira, eta ondorioz ekoizpen-kostuak desberdinak izango lirateke.

Egoera hori epe laburrean egon daitekeen arren (enpresaren tamaina aldatzea ezinezkoa den bitartean), ez da mantenduko enpresek produkzio-prozesuak berregituratzen dituzten bezain laster.Gainera, enpresa eraginkorrenak lortutako onurak beste merkatu edo sektore batzuetako enpresek kontuan hartuko dituzte. Berriro ere, epe laburrean, ezin izango dute aurkitzen diren sektorea utzi, baina instalazio horiek likidatzea posible denean, likidatu egingo dituzte.

Horrela, lehia perfektuko merkatuan kostuak minimizatu eta irabaziak lortzeko joera dago.

Lehia perfektua eta eraginkortasun ekonomikoa.

Lehia perfektuko merkatuetan, onura handiagoak lortzeko asmoa duten enpresek teknologiaren erabilera ahalik eta gehien erabili behar dute. Horregatik, onura handiagoak bilatzea produkzio-faktoreen konbinazio eraginkor eta errentagarrienarekin lotuta doa, baita teknologiaren modernizazioarekin ere.

Lehiaketa inperfektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa inperfektua, perfektua baino hobeago erlazionatzen da errealitatearekin.  Ondoren, egoera garrantzitsuenak azaltzen dira:

Monopolio egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ohikoa lehiaketa perfektua errealitatean ematea, izan ere, enpresa batek prezioaren gain botere osoa badu, bere posizionamendua hobetzeko erabili izango duelako. Egoera hori ez emateko zenbait pizgarri ematen dira.

Eskaintzaile bakarra duen eta prezioaren gain erabakiak hartzeko boterea duen merkatua da monopolioa.

Lehiakorra den enpresariak, prezioa datu bat bezela hartuko du eta bere portaera merkatura  egituratzen dute. Monopolio egoeran ibili nahi duen enpresariak ordea, paper garrantzitsua bete behar du.

Egoera hau ematen da, enpresari monopolistaren eskaera-kurba merkatuaren berdina delako.

Merkatuko eskaera-kurbaren barne, kontsumitzaileen erosketa nahia prezio desberdinetan daude.

Egoera hau ematen da, monopolioaren eskariaren-kurba, merkatuko eskariaren kurbaren berdina denean.

Kurba honek, kontsumitzaileen erosketa-nahia, maila desberdinetan eta prezio desberdinak barneratzen ditu, kurba honen makurdurak merkatuak zenbat produktu kopuru eta hauen prezioa zein izango den adierazten du, honen ondorioz, segun eta zenbat produktu kopuru jarri nahi duen merkatuan enpresari monopolista batek, bertan ezarritako prezioan jarri beharko duela eta kopurua handitu nahi badu, prezioa jaisti beharko duela.

Monopolioaren sorrera azaltzen duten arrazoiak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Produktu baten ekoizpenerako produkzio-faktorearen kontrol esklusiboa edo produktua ekoizteko ezinbestekoak diren lehengaiak edukitzea enpresa batek.
  2. Patenteak izateak aldi baterako egoera monopolistikoa sortzen du.
  3. Zerbitzu batzuen eskaintzak kontrolatzeak estatuko monopolioak sortzen ditu. Zerbitzu horiek sarritan empresa kontzesionarioek ematen dituzte.
  4. Merkatuaren tamaina eta industriaren kostu berezien egitura baten existentziak monopolio naturala sor dezake.Monopolio naturala produkzio-prozesu osoan ekoizpen-unitate bakoitzeko batez besteko kostuak nabarmen gutxitzen dituen enpresa da,horri esker enpresa bakar batek beste enpresa askok baino ekoizpen eraginkorragoa eskain dezake.
Monopolio eta lehia perfektuaren analisi alderagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriak monopolizatzerakoan, salmenta-prezioa merkatuan lehia perfektuarena baino handiagoa izango da, ekoizpen maila txikiagoarekin. Hori dela eta, enpresa monopolistikoak, oro har, onura handiagoak lortuko ditu eta kontsumitzaileak kaltetuak suertatuko dira prezio altuagoak ordaintzearen ondorioz.

Monopolioaren erregulazioa: aukerak.

Monopolioaren aurkako legeen helburua, monopolioa bi enpresa edo enpresa gehiagotan banatzean datza, baita monopolioaren sorrerak ekiditea. Legedia mota honek, kontsumitzailea eta lehiakideak babesten ditu. Beste kasu batzuetan monopolioaren existentzia baimentzen da baina gobernuak berau arautuko du, aukerak honakoak dira:

Monopolioak askatasunez funtzionatzea eta aparteko mozkinak lortu eta gobernuaren aldetik monopolistari aparteko mozkinak arautzeko zergak ezarri eta transferentzia modura ordaindutako gainprezioa kontsumitzaileei bueltatzea.

Monopolistaren aparteko mozkinak lortzea ekiditen dion prezioak finkatzea.

Prezio bat ezarriko du monopolio-konpainiak bere

produkzio-bolumena lehiaketa perfektuaren baliokidea izan dadin. Hala ere, politika hau aplikatzea zaila da, batez ere monopolio naturala bada.

Oligopolioa lehia perfektua eta monopolioaren tartean aurkitzen den merkatu mota da.

Merkatu oligopolistikoa saltzaile kopuru txiki eta erosle kopuru handiz osatuta dago, hau dela eta, saltzaileek kontrola dute prezioak ezartzerako orduan.

Ezaugarrietako bat elkarrekiko mendekotasuna da. Enpresek ziurgabetasun handiarekin beren prezioak zehazten saiatzen dira, beren lehiakideen ekintzak kontuan edukiz. Hainbat aukera daude:

  1. Lehiakideen erreakzioak "asmatzen" saiatu.
  2. Prezioak adostu eta publizitatearen arabera bakarrik lehiatu.
  3. Kartel bat osatzea (merkatuan elkarlanean aritzea eta partekatzea).

Enpresa oligopolistikoen arteko akordioak ezartzea.

Gaur egungo oligopolioaren ezaugarri nagusienetarikoa, prezioen zurruntasuna da, enpresen arteko akordioen erraztasuna eragiten baitu.

Gerta daiteke, merkatuan parte hartzen duten erakunde desberdinak, enpresaren bizitzan zehar beste enpresekin elkartzea Kartl bat eratuz euren arteko lehiaketa mugatzeko,  prezioak zehaztuz edota mozkinak maximotzeko ideiarekin.

Lehia monopolistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia mota hauetan, merkatuan eragiten duten baina egoera gainartzailea ez duten ekoizle asko daude. Egoera hauetan, enpresa batek eskaintzen duen produktua lehiakideengandik desberdintzea du helburu. Horretarako, produktuari egokitzen zaizkion aldaketak egiten zaizkio.

Lehia monopolistikoan lehia ez da prezioaren gain ematen, produktuaren kalitatean, eskaintzen den zerbitzuan, kokalekuan, publizitate-kanpainetan eta abarretan baizik.

Lehia monopolistikoan nabarmendu daitekeen beste ezaugarri bat ekoizleek industrian sartzeko eta irteteko duten erreztasuna da. Produktu jakin batean ekoizle kopuru handia izateak enpresei lehiatzeko diru kopuru eta tamaina handiak behar ez izatea ahalbidetzen die. Aldiz,enpresek beste lehiakide batzuengandik bereiztea lortzeko kostuak handitu ditzazkete.

Monopsonioa eta oligopsonioa.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honek merkatuaren botere aztertzea esan nahi du, baina ez ekoizlearen ikuspegitik, baizik eta erosleraen ikuspegitik. Monosopnioa merkatuan erosle bakar bat dagoenean agertzen da. Hau erosle bakarra izanik, produktuen prezioen gainean kontrol berezia du, izan ere ekoizleek nolabait erosleraen eskakizunetara egokitu behar dira prezio eta kantitateari dagokionez.

Horrek erosleari produktuak merkatu lehiakor batean baino prezio baxuagoan eskuratzeko aukera ematen dio

Halaber, kontsumitzaileari zuzenduriko merkatuko boterearen analisia aztertzen du, oligopsonioren analisia, zeinetan, merkatuan, ez da kontsumitzaile bakarra, baizik eta kontsumitzaile txikiak merkatuan dauden produktuen prezioen eta prezioen gaineko kontrola eta boterea batzen dira. Horregatik, onurak kontsumitzaileetan kontzentratzen dira, baina ez produktoreek, beren egoera okerragotzen ikusten dutenentzat, egiten dituzten produktuen arrazoizko prezioa ez jasotzearen ondorio. Oligopsonioaren adibideak ohikoagoak dira monopsonio hutsarenak baino. Adibidez, Japonia bezalako herrialde baten automobil fabrikatzaileak izan daitezke. Autoko eserlekuen fabrikatzaileek erosle kopuru txikia besterik ez dute, auto japoniar batzuen muntaketa konpainia gutxi direnak, beraz, autoko eserlekuen kantitate eta prezioak kontrolatu ahal izango dituzte, produktuaren herrialdeko erosle bakarrak baitira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Keys to understanding Perfect Competition for AP, IB, or College Microeconomics» REVIEWECON.COM (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).