Merkheperra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Merkheperra, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena.
Bere tronu izena, Merkheperra, Turineko Errege Kanonean idatzia dago, VII.22 erregistroan, baina bere titulua eta bere erregealdiaren iraupena agertzen ziren papiro txatala galdu egin zen. Bere aurretik, ulertzen zaila den izen bat duen faraoi bat du, "Mer...ra", VII.21 erregistroan, eta, bere ondoren, "Merka...ra" du VII.23 erregistroan.
Errege honek, soilik Goi Egiptoko zati txiki baten gobernatu zuen, XIV, XV eta XVI. dinastien garaikidea zelarik. Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko lurraldeetan gobernatu zuten.
Garai honetan, ohi hikso deritzen erregeek, XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu zuten eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztizko biztanleak zergari bihurtuz.
Bere izena, honako hauetan idatzia aurkitu da:
Aurrekoa Sekhaenra I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Merkara |