Merkuriade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XIII. mendea |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, zirujaua eta unibertsitateko irakaslea |
Merkuriade XIV. mendeko[1] mediku, zirujau eta unibertsitate irakaslea izan zen. Erdi Aroan ezagutzen den emakume mediku bakarrenetarikoa da. Bere bizitzari buruzko datu gehienak ez dira ezagutzen, ez jaiotza ezta heriotza data ere[2]. Salernoko Medikuntza Eskolan ikasi eta irakatsi zuela dakigu, hala ere. De Febre Pestilenti, De Curatio eta De Ungentis tratatuak idatzi zituen[3].
Salvatore de Renzik XIX. menden Salernoko medikuntzari buruz egindako ikerketan Constanza Calenda, Abella eta Rebecca Guarnakoarekin batera aipatzen den lau emakume medikuetako bat izan zen[4]. Talde honi Mulieres Salernitanae izena ematen zaio[5][6].