Midriasi

Midriasi
Deskribapena
Motadilated pupil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10H57.0
GNS-9379.43
OMIM159420, 159410 eta 106240
DiseasesDB8603
MeSHD015878
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Midriasia pupilaren dilatazioa (diametroa 4 mm-tik gorakoa izaten da). Izan daiteke fisiologikoa, patologikoa edo iatrogenoa.[1] Miosiaren kontrakoa da.

Midriasia nerbio-sistema sinpatikoak kontrolatzen du, irisaren muskulu dilatatzailearen uzkurdura eragiten duena.

Midriasia ilunarekiko erreakzio normala da. Kasu horretan aldebikoa eta erreaktiboa da, begi bat argitzeak bi begietako midriasiaren erregresioa eragiten du. Erreakzio horrek eta haren kontrakoak zirkuitu baten osotasuna eskatzen dute, eta zirkuituak honako hauek hartzen ditu barnean:

Begi-ninien diametroaren dilatazioa droga batzuek sor dezakete, hala nola atropina, zenbait toxiko, abusu-substantziak, kokaina eta alkohola; halaber, garuneko lesio fokalizatuekin lotuta egon daiteke, adibidez, enbor entzefalikoarekin, edo izu-sindromearen erreakzioetako bat izan daiteke. Kasu batzuetan gaixotasun edo kalte zerebral baten zantzua izan daiteke, bihotz-biriketako geldialdi batean bezala, baina baita jatorri ezberdineko kometan ere. Noizbait, aurpegiko paralisien batekin ere gerta daiteke.

Midriasia, begi batean edo bietan, nerbioaren edo haren adar baten inguruan egindako ebakuntza kirurgikoen ondoren eta haustura konplexuen ondorioz ikusten da batzuetan. Txantxarraren aurkako tratamenduetan hortzetako ebakuntzak egin ondoren gertatzen da; kasu horretan, begietako bati bakarrik eragiten dio.

Aurpegiaren zati batzuk kontrolatzen dituen nerbio trigeminoko lesioa atzeraezina izaten da, eta begi-ninia etengabe dilatatuta geratzen da. Sentikortasuna nerbio trigeminoak edo bosgarren nerbio kranialak eragiten du. Nerbio trigeminoko lesioek hainbat sintoma sortzen dituzte: paralisia, masailezurreko mina, trigeminoaren neuralgia edo Hornerren sindromea. Korneako erreflexu kornea ukitzean sortzen den kliskada da, bide aferentea nerbio trigeminotik doa eta kliska-erantzuna aurpegi-nerbiotik.

Agente midriatikoek begi-niniaren dilatazioa eragiten dute, adibidez atropina, tropikamida edo duboisina sulfatoa. Hainbat modutan jarduten dute, hala nola kokainak nerbio-sinapsian noradrenalina berriz xurgatzea inhibitzen du. Kokaina-soluzio batek begian eragina duela adierazten denean, neuronek noradrenalina berxurgatzen ez dutelako eta haren mailak handitzen direlako gertatzen da. Noradrenalina nerbio-sistema zentralaren neurotransmisore bat da, eta begi-niniaren dilatazio hori eragiten du. Midriasi artifizial bat egin daiteke begian atropina-kolirioa instilatuz. Hau azterketa oftalmologiko batzuetarako erabiltzen dute batez ere, begi-hondoaren behaketan adibidez.

Midriasi arreaktibo simetrikoan, bi begi-niniak dilatatu egiten dira eta ez dira argira uzkurtzen. Hau garuneko kaltearen seinale garrantzitsua da, bihotz-biriketako geldialdi batean ikus daitekeen bezala, baina baita kometan ere.

Miosiarekiko erraz bereizten da, non begi-nini bat uzkurtuago egongo litzatekeen, begi-nini dilatatua, estimulu normalen aurrean behar lukeena baino dezente dilatatuago baitago. Sarritan ez du batere erreakzionatzen. Begi-ninien behaketa eta begi-ninien erreflexuen proba paziente baten egoera neurologikoaren ebaluazioaren parte dira.

Ukabilkada gogor baten ondorioz, David Bowie abeslari ingelesak miosi fakultatea galdu zuen ezkerreko begian, eta begi-ninia zabal-zabalik zuen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]
  2. (Ingelesez) «Man who gave Bowie his alien eye reveals star supported him through his own cancer fight» www.nzherald.co.nz 2016-1-12.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.