Miguel Gila

Miguel Gila

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Gila Cuesta
JaiotzaMadril1919ko martxoaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2001eko uztailaren 13a (82 urte)
Hobiratze lekuaLes Corts Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: arnas gaixotasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, komikigilea, zinema aktorea eta karikaturagilea
Jasotako sariak
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Izengoitia(k)Gila
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrepublikako Herri Armada
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0317888 Allocine: 148249
Musicbrainz: 572f3ca0-0cce-434e-8962-f1876aefdcda Find a Grave: 6956531 Edit the value on Wikidata

Miguel Gila Cuesta (1919ko martxoaren 12a, Madril2001eko uztailaren 13a, Bartzelona) espainiar umorista eta komiki marrazkilari bat izan zen.

Gila, falla batean omendua.

1940ko hamarkadan, Salamancako La Exedra ikasleen aldizkarian umorezko komikiak marrazten hasi zen, eta geroago Álvaro de Laiglesiak zuzendutako La Codorniz aldizkarian. Hermano Lobo aldizkarian ere lan egin zuen, baina arrakasta ezustean 1951ean iritsi zitzaion, Madrilgo Fontalba antzokian bat-bateko saio batean antzeztu zuenean, bere Espainiako Gerra Zibileko bizipenak kontatzen zituen bakarrizketaz, hartan ezkertiarra izanik, bizirik ateratzeko gorriak eta bi pasa omen zituen. 1950eko hamarkadan irratian jarduteari eta antzerkigintzari ere ekin zien.

1968-1985 artean Argentinan bizi izan zen; bertan, bere ikuskizun-bira eta bakarrizketei esker, ospe handia lortu zuen, telefono bat lagun zuela (artean hasi zen bere "Etsaia hor al dago? Jarri bedi!" esaldi ospetsuak erabiltzen). Bere bakarrizketak liburu eta diskoetan biltzen ere hasi zen, bai eta ipuinak eta umorezko pasadizoak ere.

Hil arte, egunero Bartzelonako El Periódico de Catalunya egunkarian umorezko tira bat marraztu zuen.

  • Un borrico en la guerra. Barcelona: Dima (1967)
  • De Gila con humor, Madrid: Editorial Fundamentos (1985)
  • Yo, muy bien ¿y usted?, Madrid: Ediciones Temas de Hoy, SA. (1994)
  • Y entonces nací yo, Madrid, Ediciones Temas de Hoy, SA. (1995)
  • Memorias de un exilio, Salamanca. Ediciones Universidad Salamanca (1998)
  • Encuentros en el más allá, Madrid: Ediciones Temas de Hoy, S.A.,(1999).
  • Siempre Gila: Antología de sus mejores monólogos, Madrid: Aguilar, (2001)
  • Cuentos para dormir mejor, Barcelona, Planeta, (2001)
  • Tipologilas, Barcelona: Círculo de Lectores, (2002).