Miguel Miramón | |||||
---|---|---|---|---|---|
← José Mariano Salas - José Ignacio Pavón →
← José Ignacio Pavón | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Gregorio de la Luz Atenógenes Miramón y Tarelo | ||||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1832ko irailaren 29a | ||||
Herrialdea | Mexiko | ||||
Heriotza | Santiago de Querétaro, 1867ko ekainaren 19a (34 urte) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Aita | Bernardo de Miramón | ||||
Ezkontidea(k) | Concepcion Lombardo (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Heroico Colegio Militar (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) |
Miguel Gregorio de la Luz Atenógenes Miramón y Tarelo ( Mexiko Hiria, irailak 29, 1832 - Cerro de las Campanas, Queretaro, ekainak 19, 1867) Mexikoko jeneral kontserbadore bat izan zen, bereziki nabarmendu zena Erreforma Gerran. Lehenik, bigarren buruzagi bezala, eta, ondoren, armada kontserbadoreko lehen buruzagi bezala, armada liberalaren aurka garaipen handiak lortuz. "Makabeo gaztea" bezala ezagutzen zen. 1859an, Mexikoko bitarteko presidente izendatu zuten, Alderdi Kontserbadorekoa, Tacubayako Planaren ondorioz, Benito Juárez presidente liberalaren aurka, nork boterea eskuratu zuen Justizia Gorte Goreneko presidente zela, Ignacio Comonfortek uko egin ondoren. Miguel Miramón Mexikok historian izan duen presidenterik gazteena da, eta hurrengo bi urteetan kontserbadoreen buruzagi nagusia izan zen. Mexikar hiritar bezala jaiotako lehen presidentea ere izan zen, bere aurreko guztiak Espainia Berriko Erregeorderriaren mendeko bezala jaio baitziren.