Mihailo Vasić | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Belgrad, 1993ko uztailaren 20a (31 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Serbia | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
|
Mihailo Vasić, alfabeto zirilikoz Михаило Васић, (Belgrad, Serbia, 1993ko uztailaren 20a) 3x3 modalitateko saskibaloi jokalari serbiarra da. FIBA 3x3 World Tour-eko Liman 3x3 taldean jokatzen du, eta Serbiako selekzioa ordezkatzen du nazioartean
Vasić Novi Sadeko Vojvodina taldean hazi zen. 2013an, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta, han, batxilergoko saskibaloian jokatu zuen Lee Academy-rekin, senior mailan. Unibertsitateko lehen eta bigarren mailako ikasle gisa, National Junior College Athletic Association-eko (NJCAA) Harcum Bears taldearekin jokatu zuen[1]. 2016an, NCAA Division II-ko New Haven Chargers taldean sartu zen, eta junior eta senior urteak jokatu zituen bertan[2][3].
Vasić Novi Sad-eko Liman 3x3 taldeko kide da 2017tik[4][5].
Vasić Serbiako 3x3 selekzio nazionala ordezkatzen du nazioartean. 2019ko FIBA 3x3 Munduko Kopan debutatu zuen, eta bere taldeak 4. postuan amaitu zuen[6]. Gainera, Serbia ordezkatu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[7][8].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Serbiako taldearekin Letoniakoaren (urrezkoa) eta ROC taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Serbiako taldea: Dušan Domović Bulut, Dejan Majstorović, Aleksandar Ratkov eta Mihailo Vasić-ek[9][10].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia 3x3 gizonezkoa[11]. |