Mikey Madison

Mikey Madison

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1999ko martxoaren 25a (25 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta zinema aktorea
Izengoitia(k)Mikey Madison
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm5700898 Allocine: 780788 Rottentomatoes: celebrity/mikey_madison Edit the value on Wikidata

Mikaela Madison Rosberg (Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1999ko martxoaren 25a) estatubatuar aktorea da. FX Better Things telesailean Max Foxen paper protagonista antzeztean egin zen ezaguna, eta Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in Hollywood filmean (2019) Susan «Sadie» Atkins Mansonfamiliaren jarraitzailearen rola.[1][2]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikey Madison 1999ko martxoaren 25ean jaio zen Los Angelesen, Kalifornian. Neba bikiaz gain, beste hiru haurride ditu.[3] Ahizpa zinema gidoilari batekin ezkondu ostean, zaldi ibilaldi lehiakorretan jokatzeari utzi zion, antzezpen munduan ahalegintzeko, eta 2013an lortu zuen lehen rola. Madison judua da.[4]

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madisonek film labur ugaritan agertuz hasi zen aktore ibilbidean, tartean Retirement (2013), Pani's Box (2013) eta Bound for Greatness (2014) filmetan. 2014an, 15 urte zituela, Madison bere lehen film luzearen protagonista izan zen, Liza, Liza, Skies are Grey.[5] Filma ez zen 2017ra arte estreinatu. 2016an, Max Fox, paper protagonista bat egin zuen FX telebistako Better Things telesailean.[6][7]

2017tik 2018ra, Bravo telebistako komedia beltzeko Imposters telesaileko izar gonbidatua izan zen. 2018an, Monster eta Nostalgia film dramatikoetan agertu zen. Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in Hollywood (2019) komedia dramatikoko filmean Susan «Sadie» Atkinsen paperarengatik lortu zuen aitortza nabarmena.[8] Candi la Barista pertsonaiari ahotsa jarri zion 2019ko urrian estreinatu zen The Addams Family komedia beltzeko film animatuan.

2020ko irailean, Matt Bettinelli-Olpinek eta Tyler Gillettek zuzendu zuten Scream 5 sagako bosgarren emanaldian Amber Freeman intepretatzeko aukeratua izan zen.[9] 2022ko urtarrilaren 14an kaleratu zen filma.

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2013 Retirement alaba Film laburra
Pani's Box Pani
2014 Bound for Greatness Haley
2017 Liza, Liza, Skies Are Grey Liza
2018 Monster Alexandra Floyd
Nostalgia Kathleen
2019 Once Upon a Time in Hollywood Susan «Sadie» Atkins
The Addams Family Candi la Barista (ahotsa)
Rhino Kat Walker
2022 Scream Amber Freeman
2024 Anora Anora «Ani» Mikheeva
Urtea Izenburua Papera Oharrak
2016-2022 Better Things Max Fox Paper nagusia, 46 atal
2017-2018 Inposters Maddie (gaztea) 2 kapitulu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]