Mikropaleontologia

Mikropaleontologia Paleontologiatik bereizten da mikroskopioa edo lupa bezalako tresneriaren erabilpena derrigorrezkoa egiten delako mikrofosilak aztertzeko.

Mikropaleontologia tresna praktikoa da Geologiarentzat, eta batez ere honen adarra den Sedimentologiarentzat. Mikrofosilek informazio azkarra ematen dute arroka bat datatzeko, ingurune itsastarra edo kontinentala mugatzeko, paleogazitasuna edo paleobatimetria finkatzeko...

Paleontologiarekin ezer gutxi jakin daiteke Lurraren historiaren lehenengo 3/4etatik. Baina Mikropaleontologiak aukera eskaintzen du Aurrekanbriar garaiaren inguruko zehetasunak jasotzeko.

Zientzia berria da Mikropaleontologia, baina petrolioaren ikerketak direla eta aurrerapausu handiak izan ditu azkeneko urteetan. Hala ere mikropaleontologiarekin zerikusia duten lehenengo idatziak Herodotok egin zituen k.a. V. mendean eta Pliniok eta Estrabonek I. mendean. Ez zen izan van Leeuwenhoekek mikroskopioa asmatu arte zientzia honek garapena izan zuela. Hookek lehenengo mikroforaminiferoa deskribatu zuen (Ammonia beccarii) XVII. mendean. Ondoren hainbat izen garrantzitsu egon dira, adibidez, Alcide d'Orbigny, Haeckel eta Grzibowski kasu.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]