Milion | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | IV. mendea |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Cağaloğlu |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Istanbul |
Koordenatuak | 41°00′29″N 28°58′41″E / 41.008043°N 28.978066°E |
Milion (grezieraz: Μίλ(λ)ιον, Míllion; turkieraz: Milyon taşı), IV. mendean Konstantinopla eraikitako miliarioa da. Monumentu honek Bizantziar Inperioaren errepide guztien distantziak markatzeko erreferentzia puntua zen. Erroman ere antzeko bat izan zen, Milliarium Aureum, Erromako foroan kokatuta.
Milionen hondakinak Istanbulen daude, Basilika zisternaren (Yerebatan Sarnıcı) hegoekialdeko izkinan eta Santa Sofiaren plazaren iparekialdean, Cağaloğlu auzoan, Eminönü barruti historikoan.[1]
Milioiaren eraikinak kupula bat zuen, lau arku handiren gainean altxatuta. Hainbat estatua eta pinturekin apainduta zegoen. Konstantinoplaren konkistan otomandarrek, 1453an, errespetatu zuten, baina XVI. mendearen hasieran desagertuta zegoen. 1960ko hamarkadan egindako indusketetan, inguruko etxeen azpian eraikinaren zati batzuk aurkitu zituzten.