Minnesotako Nekazari eta Langileen Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ideologia | Populismoa, Kooperatibismoa eta Aurrerakoitasuna |
Historia | |
Sorrera | 1918 |
Aurrekoak | Nonpartisan League (en) |
Ondorengoak | Minnesota Democratic–Farmer–Labor Party (en) |
Desagerpena | 1944 |
Minnesotako Nekazari eta Langileen Alderdia (ingelesez: Minnesota Farmer–Labor Party, FL) Ameriketako Estatu Batuetako ezker politikoko alderdia izan zen, 1918 eta 1944 artean botere handikoa Minnesota estatuan. Depresio Handiaren garaian estatu horretako politika zuzendu zuen, eta Ameriketako Estatu Batuetan arrakastarik handiena lortu zuen Hirugarren Alderdia izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazari eta Langileen Alderdiaren afiliatuen artean gehien iraun zuena ere bada. 1920ko eta 1930ko hamarkadetan estatuko hiru gobernari, AEBko lau senatari, zortzi kongresista eta legebiltzarreko gehiengoa izan zituen. 1944an Hubert H. Humprey eta Elmer Bensonek lan egin zuten Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratarekin batzeko, gaur egungo Minnesotako Demokraten, Nekarazien eta Langileen Alderdia osatzeko, Alderdi Demokrata osatzen duen federazioetako bat[1][2].