Miss Americana | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 85 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lana Wilson (en) |
Antzezlea(k) | |
Taylor Swift William Bowery Karamo Brown (en) Donald Trump Todrick Hall Tatianna (en) Bebe Rexha (en) Kanye West Beyoncé Kim Kardashian Whoopi Goldberg Meghan McCain Jimmy Fallon Stephen Colbert Hoda Kotb (mul) Lenny Kravitz Taylor Lautner David Letterman Phil McGraw (mul) Graham Norton Nancy O'Dell Shakira Harry Styles Barbara Walters | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Morgan Neville (en) |
Emanaldia | |
Amaiera-data | 2020ko urtarrilaren 31 |
Argumentu nagusia | Taylor Swifta |
netflix.com… | |
Miss Amerikana (Taylor Swift: Miss Americana izenez ere ezaguna), Lana Wilsonek zuzendutako film dokumentala da. Taylor Swift abeslariaren bizitza jarraitzen du.[1]
Pelikularen barruan hainbat gertakari desberdin irudikatzen dira, denak Taylor Swiften famaren ingurukoak. Gertakari hauen artean Lover albumaren sortze prozesua 2019an eginikoa, Taylorrek aurretik izandako alimentazioarekin gorabeherak, edota eraso sexual batengatik izandako epaiketaren prozesua.
Swiftek dokumental hau egiteko erabakia bere Reputation Stadium Tour raren dokumentala egin eta gero hartu zuen, zeina Netflixen estreinatu zen 2018ko abenduan. Zuzendari izan litekeen zerrenda bat pasa zioten Swifteri, eta berak Wilson aukeratu zuen.
Dokumentala 2019ko azaroan azaleratu zen, bere aurreko diskografikaren fundatzailea Scooter Braunek eta Scott Brochetak debekatu zioten bere abesti zaharren erabilpena dokumentalerako.
2020ko Urtarrilaren 15ean, Swiftek pelikularen estreinatze data eta posterra aurkeztu zituen bere sare sozialetan. Sei egun barru pelikularen aurrerapen bat igo zuten YouTubera eta artistaren sare sozialetara.
Dokumentalak hainbat abesti ditu, haien artean "Only the Young", kreditu finaletan agertzen dena. Taylor Swiftek abesti hau idatzi zuen Estatu Batuetako 2018ko hautezkundeen ostean, beraz, ez zen agertu Lover diskan (honen sortze-prozesu ikus dezakegu dokumentalean). Egileak egindako askapen honek arrakasta handia izan zuen mundu guztian zehar.