Misterioen Etxea | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Archaeological Areas of Pompei, Herculaneum and Torre Annunziata | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Italiako udalerri | Pompei |
Koordenatuak | 40°45′13″N 14°28′39″E / 40.75369°N 14.47744°E |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 829-002 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Misterioen Etxea edo Villa dei Misteri ondo kontserbaturiko erromatar garaiko villa bat da. Ponpeia hiri-hondakinean dago kokaturik, Napolesen, Italia hegoaldean. Ponpeia hiritik ipar-ekialderuntz 800 metroara eta Herkulanoren atetik 200 metrora dago kokatua.
Villa honen berezitasun nagusia barnean ikus daitezkeen freskoak dira, emakume baten kultu greziar-erromatar batean sarbide (hasiera) dena erakusten duela uste da.
Ponpeia hiri guztia bezala, Vesuvioren 79ko erupzioan lurperatua geratu zen, eta 1909an hirian hasi zituzten indusketetan atera zen lurpetik. UNESCOk Munduaren Ondare izendatu zuen hiria, eta bere barnean, Villa.
Metro askotako errauts eta materia bolkanikoz tapatua geratu zen arren, K.o 79-ko erupzioan kalte minimoak soilik jasan zituen, eta bere horma, sabai eta freskoek ia kalterik gabe biziraun zuten. Indusketatik eraikinaren teilatua eta beste zati batzuk bertan mantendu dira behar izan bezala.
Villari bizilekuko gela bateko margoen omenez jarri diote izena. Gela hau triclinium-a izango litzake, kalitate goreneko freskoez dekoraturik, I. mendeko lehen erdialdean margotuak uste direnak.[1]
Freskoen gaia oso eztabaidatua da, baina irudi hauen interpretazio nagusia Bakoren kultu berezi bateko emakume baten sarbidea da. Hau kultu misteriotsu[2] bat zen, eta taldekide bihurtzeko erritu eta erritual oso zehatzak bete behar ziren.
Bakori loturiko murala zela identifikatzen lagundu zuena menadeen presentzia da, Bakoren jarraitzaileak (emakumeak). Jarraitzaile hauek askotan dantzan irudikatzen ziren, mugimendu askoko oihalez jantziak, eta lehen aldiz greziar zeramiketan aurkitu ziren, hauetako asko kultua Italiatik zabaldu maino lehen egin zirelarik.[3]
Beste interpretazio guztietatik aipagarriena Paul Veynerena da, ezkontza-erritu bat egiten ari den emakume gazte bat da irudikatzen dena bere hitzetan.
Triclinium bat dela uste den arren, baliteke matriarkaren aldagela izatea, eta horren ondorioz matriarka hau kultu horren partaide izango litzake.[4]
Villak otorduetarako eta entretenimendurako gela oso dotoreak zituen, baita espazio funtzionalagoak ere. Ardo-prentsa bat aurkitu zen etxea induskatzean, eta zaharberritu ondoren bere lokalizazio originalean jarri da. Ez zen batere ezohikoa etxe aberatsetan ardo, oliba-olio edo beste nekazaritza-produktuen produkziorako areak izatea, kontuan izanik erromako eliteek baserriak eta baratzak izaten zituztela beraien villen inguruan.
Ponpeiako beste etxe pribatu askoren moduan, ez dakigu villaren jabea nor izan zen. Hala ere, hainbat informazio jaso ahal izan da. Brontzezko zigilu bat aurkitu zen, L. Istacidius Zosimus izenpean, Istacidii familiako esklabu aske bat. Eruditoek bera proposatu zuten villaren jabe bezala edo 62ko lurrikararen ondorengo etxearen berregitearen ikuskatzaile bezala. Bestalde, Liviaren estatuen presentziak (Augustoren emaztea) historialari batzuk bera jabetzat seinalatzea eragin du.
Interpretazio asko daude freskoen inguruan, baina onartuena dagoen teoria erritu erlijioso bat dela da. Beste ohiko teoria freskoek emaztegai bat Bakoren Misterioetan hasten hari dela dioena da, ezkontzarako prestatzen. Hipotesi honetan, irudi nagusiak jantzita duen arropa oso landua ezkontza-jantzia dela uste da.[5]
Fresko bakoitzaren gaien eta ordenaren ondorioz narratiba bakar bat bezala irakurri behar dira. Emakumeak eta satiroak asko azaltzen dira. Esan bezala Bakoren erritua azaltzen denez, batzuek uste dute gela erritu eta ospakizunak egiteko erabiltzen zela.[5]
Behin lur azpitik atera zirenean fresko hauek, Napoleseko kutsaduraren menpe geratu ziren. Kutsadura honek kalte handiak sortu ditu freskoetan, bai pigmentuen koloreetan bai freskoak egiteko erabiltzen den kareharrian. Horren erakusle nagusia pigmentuen kolore aldaketa da.
Ponpeiako freskoetan erabili diren pigmentu nagusiak zinabrio gorria (HgS) eta hematita (Fe2O3) dira. Hematita pigmentua atmosferako sufre dioxidoaren (SO2) ondorioz magnetitan (Fe3O4) bilakatzen da, ondorioz kolorea ilunduz eta belztuz.[7]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Misterioen Etxea |