Mohammed Ameziane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Segangan, 1859 |
Heriotza | 1912ko maiatzaren 15a (52/53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Al-Qarawiyyin Unibertsitatea : Xaria |
Hizkuntzak | arabiera Amazigera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Erresistentziaren kidea, Kadia eta Amghar (title) (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Kerteko kanpaina |
Mohammed ben al-Hajj Ameziane (arabieraz: الشريف محمد بن الحاج أمزيان; amazigeraz: ⵎⵓⵃⵎⵎⴰⴷ ⴰⵎⵣⵢⴰⵏ, Muḥand Ameẓyan; Segangan, 1859 - Kaddur, 1912ko maitzaren 15a), espainiar historiografian El Mizzian deitua, riftar politikaria izan zen. Bni Bouifrourreko kadi eta Rifeko azken amghar (Errege Tribala) izan zen. Marokoko Protektoratu Espainiarra ezarri ondoren espainiar agintearen lehen aurkaritzat hartzen da.
Gauza gutxi dakigu Rifeko buruzagi honi buruz, Bni Bouifrourreko kadia zela bakarrik. Familia handi batetik zetorren, Seganganen qadiriyyar Zawiya bultzatu zuena. Fezeko Al-Qarawiyyin Unibertsitatean islamiar zuzenbideko ikasketak egin zituen eta, ondoren, epaile edo kadi izan zen.[1]
Hori gertatu baino lehen, Mohammed Ameziane Melillatik gertu Espainiako trenbide bat eraikitzearen aurka altxatu zen, Melillako gerraren parte izango zena.
Ezegonkortasun politikoaren eta barne matxinaden ondorioz, Abd al-Hafid sultanak 1911n Feseko Ituna sinatu eta Marokoko Protektoratu Frantsesa ezartzea erabaki zuen. Protektoratu horrek Marokoko Protektoratu Espainiarra sortu zuen, 1912an iparraldeko lurraldeetan gauzatuko zena. 1911ko ekaina bezain goiz, Amezianek jihad deklaratu zuen espainiarren aurka, eta bere lehen helburua Ishafen inguruko topografo militar talde bat izan zen, Kerteko kanpainaren casus belli izango zena. Espainiar regularesek Jaime Samaniego eta Martinez-Fortunen agindupean 1912ko maiatzaren 15ean hil zuten, Kaddur posizioaren inguruan.[2] Buruzagia hil ondoren, Rifeko harkako gainerako kideek amore eman zuten Antonio Moltó y Díaz-Berrio jeneralen aurrean, bertara iritsi zirenean.[3][4]
Gorpua Melillara eraman zuten identifikatzeko, eta han Abd el Krimek gorpuzkia ikusteko aukera izan zuen. Ondoren, gutun bat idatzi zion aitari, gertaera deskribatzeko.[5] Segangango meskitan lurperatu zuten.[5]