Moira Orfei | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miranda Orfei |
Jaiotza | Codroipo, 1931ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1931ko abenduaren 21a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2015eko azaroaren 15a) |
Heriotza | Brescia, 2015eko azaroaren 15a (83 urte) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Walter Nones (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirkuko artista eta zinema aktorea |
moiraorfei.it | |
|
Moira Orfei (Codroipo, 1931ko abenduan 21 – Brescia, 2015eko azaroak 15) italiar artista bat izan zen, zinemako antzezlea, telebistako aurkezlea eta zirkuko artista. Italiako «zirkuko erregina» esaten zioten; izen artistikoaz izan zen ezaguna, benetan Miranda Orfei zeritzan.[1]
Codroipo herrian jaio zen (Udineko probintzia, Friuli-Venezia-Julia eskualdea, urruneko jatorriko ijitoen Sinti herrian zeukan familia batean, belaunaldiz belaunaldi zirkuaren munduan bizi izan zena. Moira Orfei, netarik izan zen zirkuan: zaldizkoa, elefanteen hezitzaile, akrobata, trapezista eta uso trebatzailea. Familiaren zirkuak «Moira Orfei Zirkua» izena hartu zuen 1960an. Dino, Laurentis zinema ekoizleak iradoki zion izen artistikoa eta jendaurrean erakutsi beharreko irudi kitsch samarra.[2]
Zirkuarekin batera, berrogei bat filmetan jokatu zuen paperen bat, genero guztietan (peplum, komedia edo polizia zinema). Gehienetan, rol apalak eskaini izan zizkioten, maiz gizonen dominatzaile gisa. 1965ean, Mario Monicelliren Casanova 70 filmean Liana Orfei lehengusuarekin batera aritu zen. Azken filma 2003an jokatu zuen, bere rol propioa eginez, Neri Parenti zinegilearen Natale in India lanean.[3]
Italiako telebistan ezaguna izan zen, bere irekitasun eta joritasunagatik. 2002an gonbidatu iraunkor izendatu zuten Domenica in saioan, Renato Balestra diseinatzailearekin eta Silvana Pampanini aktoresarekin batera.[4]
2006ko abuztuaren 4an, istripu zerebrobaskular bat pairatu zuen Marina di Gioiosa Ionica herrian ikuskizun batean parte hartzen ari zela. Gaixoalditik suspertzeko aldi luze baten ostean, antzokietara itzuli ahal izan zuen 2007an, baina doi-doi ikusleak agurtzeko, ikuskizunaren amaieran. 2015ean hil zen, 84 urte zituela, bere karabanan.[5]